Joan edukira
Egoitza elektronikoa
Azken aldizkaria RSS
AGINDUA, 2020ko apirilaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, 2020ko martxoaren 18ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, zuzendaritza-batzorde bat sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusak (Covid-19) eragindako krisialdiari aurre egiteko dauden baliabide sanitarioak, kudeaketakoak eta boluntariotzakoak kudeatzeko eta koordinatzeko.
38/2020 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena.
AGINDUA, 2020ko apirilaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira arrantza-sektoreari laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egiten baita. Laguntza horien xedea arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea da, eta Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.
EBAZPENA, 2020ko martxoaren 30ekoa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2019 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkiona.
(1: Oso txarra, 5: Oso ona)
Arazo teknikorik baduzu, mesedez, 945 01 68 38 telefonoa erabili ezazu.