Testu kontsolidatuak
EHAAn argitaratu diren eta izaera orokorreko izanik indarrean diren arauzko xedapen guztien testu kontsolidatua eskaintzen duen zerbitzua, eskura dute erabiltzaileek. Kontsolidatzea hauxe da: hasierako xedapenaren testua integratzea geroztiko aldaketa eta zuzenketekin, agiri bakarrean. Xedapen batek zenbat aldaketa edo zuzenketa izan duen, hainbeste bertsio izanen ditu.
EHAAko agirien datu-basen jasotako xedapenen testu erako formatutik izango du sarbidea testu kontsolidatuen zerbitzuak.
Aldatu izan den izaera orokorreko xedapen bakoitzeko, testu kontsolidatuen zerbitzuak esteka bat eskainiko du ( ), xedapenaren eskuineko izkinan. Ikonoa sakatuz gero, leiho bat irekiko da, eta bertan agertuko da xedapenaren testu kontsolidatuen bertsio ezberdinen zerrenda, bakoitzaren indarraldiaren arabera kronologikoki ordenaturik agertu ere. Zerrenda horretan -ikus bedi beheko etsenplua-, izandako aldaketa erak ere zehazten dira, eta, orobat, aldaketok zeintzu xedapenek eragin dituzten, betiere horien erantzule administratiboa zehaztuaz. Azkenik, bertsioaren indarraldiko datu-tartean sakatu ostean, testu kontsolidatua -bertsio espezifikatuan- kontsultatzeko sarbidea izango da.
Kontsolidatuko den arauzko xedapenaren, zehazki, izaera orkorrekoa izanik indarrenean dagoenaren titulua.
6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. |
|||
---|---|---|---|
Testu kontsolidatuaren indarraldia | Kontsolidatuko den xedapenari eragiten dion aldaketa era | Testuan kontsolidatuko den aldaketa eragiten duen xedapenaren titulua. | Kontsolidatuko den aldakearen erakunde erantzulea. |
2005/03/03 | Aldatutakoa | 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. (Hutsen zuzenketa, EHAA 88 ZK., 2005/05/12) | Jaurlaritzaren Lehendakaritza |
2004/03/06- 2005/03/02 | Partzialki indargabetutakoa | 1/2004 LEGEA, otsailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzekoa. | Jaurlaritzaren Lehendakaritza |
1997/11/19- 2004/03/05 | Aldatutakoa | 16/1997 LEGEA, azaroaren 7koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea aldatzekoa. (Hutsen zuzenketa, EHAA 37 ZK., 1998/02/24) | Jaurlaritzaren Lehendakaritza |
01/01/1997- 18/11/1997 | Aldatutakoa | 10/1996 LEGEA 1996ko abenduaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1997 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena. (Hutsen zuzenketa, EHAA 30 ZK., 1997/02/13) | Jaurlaritzaren Lehendakaritza |
1995/04/27- 1996/12/3 | Aldatutakoa | 1/1995 LEGEA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomi Elkateko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena. | Jaurlaritzaren Lehendakaritza |
1992/02/13- 1995/04/26 | Aldatutakoa; Partzialki indargabetutakoa | 1/1992 LEGEA, urtarrilaren 28koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1992.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen dituena. | Lehendakaritza |