Aldizkari elektronikoaren egiaztapena
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria PDF formatuko edizio elektronikoan argitaratuko da, eta www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bitartez zabalduko da.
Egoitza elektroniko horretan argitaratutako PDF agiriak ofizial eta benetako izango dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edizio elektronikoak sinadura elektroniko aitortua erabiliko du, aldizkariaren edukiaren benetakotasuna, batasuna eta aldaezintasuna bermatzeko.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eta ondoko formularioaren bitartez, egiaztatu egin daiteke agirien sinadura elektronikoaren benekotasuna.
-
Aukeratu argitalpenaren data::
- Sartu data UUUU/HH/EE formatuan
- Aukeratu data egutegiaren bitartez
- Sartu data UUUU/HH/EE formatuan
- Aukeratu kontsultatu nahi duzun agiriaren zenbakia. Kontsultatu nahi duzun agiriaren tituluaren aurretik agertzen da informazio hori. Beheko adibide horretan 3444 zenbakia izango litzateke.
-
Sakatu onartzeko botoia
Sinadura egiaztatzea
PDF formatuan eta 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko diren agiriek sinadura elektronikoa izango dute.
Sinaduraren bistarazleak agertuko du: aukeratutako EHAAko agiriaren sinadura elektronikoaren egiaztapena. Honako datuak bistaratuko dira:
- Sinatzailearen datuak
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak sinatu du agiria. Sinadura egin duen titularra identifikatzen da.
- Sinadurari buruzko datuak
Atal honetan honakoak identifikatzen dira:
Sinadura hau egiteko erabilitako ziurtagiri digitala, Herri Administrazioaren organo batena da.
Agiria zein egun eta ordutan sinatu zen.
Ziurtagiria ematen duen entitateak egiaztatzen du ziurtagiria aitortua eta baliozkoa dela, eta bai agiriko datuak ez direla aldatu ere.
- Emailea
Zerbitzu- eta ziurtapen-entitatea adierazten da, Izenpe SA, zeinak sinadura elektronikoaren balioa egiaztatzen baitu
Bestalde, behin sinadura kontsulta egindakoan, posible da kontsultatzea agiri elektronikoa.
Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko agiria kontsultatzeko zerbitzura sar daiteke.
Dokumentuen bistarazlea
Zerbitzu horren bitartez, kontsultatu egin daiteke elektronikoki sinatutako PDF formatuko agiria.