Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hautagaitzak. Zeintzuk dira hautaezintasun- eta bateraezintasun- kausak?
HAUTAEZINTASUNA:
- Hautaezintasuna: Ordezkaritza-kargu publiko bat eskuratzeko legezko eragozpena da. Kargu publikoa betetzearekin lotuta, hainbat hautaezintasun-arrazoi daude. Horrelakorik ez izateko, kontuan hartu behar da hautagaitzak apirilaren 19tik 24ra bitartean aurkeztu ahal izango direla. Epe horretan hautagai batek bere karguagatik hautaezintasun-arrazoiren bat badu, bere hautagaitza aurkeztu aurreko egunera arte izango du kargua utzi edo dimititzeko. Hortaz, esaterako, hautagaitza bat apirilaren 22an aurkezten bada, eragindako hautagaiek egun hori baino lehen kargua utzi edo dimititu behar dute (HBZren Erabakia, 1996-01-29koa).
LEGE-ARAUBIDEA 2023KO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO HAOLO
- 6.1, 2 eta 3 artikulua: hauteskunde mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
- 177. 2 artikulua: tokiko hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.
LEGE-ARAUBIDEA 2023KO BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO
- Legea 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa:
- 5.1. a) artikulua: HAOLOren 6. artikuluko hautaezintasun-arrazoiak.
- 5.1. b) eta d) artikuluak: hauteskunde horietarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak: hau da, Foru Aldundiek izendatutako izendapen askeko kargu publikoak eta Foru Aldundien menpeko Sozietate Publikoetako eta Erakunde Autonomoetako Administrazio-Kontseiluetako kideak eta zuzendaritza-karguak, baita Lurralde Historikoan jarduten duten Probintziako Aurrezki Kutxetako lehendakariak eta zuzendari nagusiak ere.
- 5.1. c) artikulua: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean (4.3 a eta b artikulua) aurreikusitako hautaezintasun-arrazoiak.
BATERAEZINTASUNA
- Bateraezintasuna: Ordezkari politiko hautetsi batek kargu hori beste kargu, funtzio, jarduera edo egoera publiko nahiz pribatu batzuekin batera betetzeko debekua da, legeak bateraezintzat jotzen baititu. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak aukeratu egin beharko du hauteskunde-mandatua beteko duen ala kargu publiko edo pribatuan jarraituko duen (HAOLOren 178.3. eta 212. artikulua.).
- Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautagai-zerrendetako hautetsiekin, betiere, hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, legez kanpo uztea eragin duten arrazoiei uko egin ezean (HAOLOren 6.4 artikulua).
Dena den, kargu hautetsiaren bateraezintasuna hauteskunde-batzorde zentralak deklaratu behar du Europako Parlamenturako hauteskundeetarako; zinegotzi-kargua bada, Udaleko Osoko Bilkurak deklaratu behar du eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietako karguak badira, Batzar Nagusietako Osoko Bilkurek deklaratu beharko dute. Bateraezintasuna antzematen bada, eragindako karguak erabaki beharko du Europako parlamentari, zinegotzi edo batzarkide kargua utziko duen ala bateraezintasuna eragin duen egoerari amaiera emango dion. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, bateraezintasunaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita.
LEGE-ARAUBIDEA 2023KO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO:
- HAOLO: 6.4. eta 178. 2.e) eta 3. artikuluak: hauteskunde horietan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzea.
- HAOLO: 178.1.,2.,3.,4. eta 5. artikulua: tokiko hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak
- Uztailaren 26ko Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen 1/2014 Legearen 2. eta 16.2. artikuluak.
- Martxoaren 29ko 38/2022 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.
LEGE-ARAUBIDEA 2023KO BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO:
- Legea 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa: 5.2 artikulua: hauteskunde horietarako arrazoi espezifikoak:
- HAOLO: 6.4. eta 209 artikuluak, gerora sortutako bateraezintasuna foru hauteskundeetan aplikatzeari buruzkoak.
Araba:
- Arabako Erakunde Antolaketari buruzkoa den 1983-03-07ko Foru Arauaren 28 artikulua. (Ikusi Erakundearen arauak atalean).
- Arabako Foru Aldundiaren foru kargu publikoen jarduna arautzen duena, 10/2018 Foru Arauaren 26 artikulua.
Bizkaia:
- 5/2018 Foru Arauaren 26 artikulua, azaroaren 21ekoa, Interes-gatazkei eta Bateraezintasunei buruzkoa.
- Bizkaiko Foru Erakundeen Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa den 3/1987 Foru Arauaren 25., 36. eta 43. artikuluak.
Gipuzkoa:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa den 6/2005 Foru Arauaren 24, 37 eta 47 artikuluak.
Hautaezintasun eta bateraezintasunei buruzko bilketa, hauteskunde-araudian, hauteskunde-batzorde zentralaren doktrinan eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian oinarritutakoa, 2023ko Hauteskundeetanan aplikatzekoa:
- Hautaezintasunak Udal hauteskundeetan.
- Bateraezintasunak Udal hauteskundeetan.
- Hautaezintasunak eta bateraezintasunak Batzar Nagusietarako hauteskundeetan.
Azken aldaketako data: