Segurtasun Saila

Irudia

Konpartitu

Bilatuena

Badakizu...?

 

  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Udal hauteskundeetan hautesbarrutia udalerria da. Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea,  11 hautesbarruti daude: 3 Araban, 4 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Udal hauteskundeetan boto eskubidea izango dute hautesle-erroldan dauden espainiar nazionalitateko hautesleek eta Espainian bizi diren Europar Batasuneko 26 estatu kideetako baten herritar nazionalek. Espainian bizi diren Europar Batasunetik kanpoko 13 estatutako atzerritarrek ere botoa eman ahal izango dute. Hala ere, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan atzerritarrek ezin dute bozkatu.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Udal hauteskundeetan hautagaia izateko eskubidea izango dute Espainiako nazionalitatekoek, baita Espainian bizi diren Europar Batasuneko estatu bateko atzerritarrek ere. Bestalde, Europar Batasunetik kanpoko, Udal hauteskundeetan, eta horietan bakarrik, Espainian bizi diren Erresuma Batuko eta Norvegiako nazionalitateko pertsonek ere hautagai izateko eskubidea daukate.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Jarlekuen banaketan sartu ahal izateko boto baliodunen portzentajea Udal hauteskundeetan emandako boto baliodunen %5ekoa da eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan %3koa.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Boto-paperen eta bozketako gutun-azalen kolorea Udal hauteskundeetan zuria izango da eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan sepia.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Atzerrian iraunkorki bizi direnek (CERA) ezin dute posta bidez bozkatu udal-hauteskundeetan eta batzar nagusietarako hauteskundeetan.
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonak boto irisgarriaz baliatzea Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan botoa posta bidez egiten da edo hauteskunde-mahaian aurrez aurre, haien konfiantzako pertsona baten bidez (Hauteskunde Orokorretan zein Europako hauteskundeetan, ordea, Braille sistemaren bidez ere bozkatu ahal dute).
  • Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hurrengo hauteskundeetan, 2023ko maiatzaren 28koetan, ondoko desberdintasunak daude: Udal hauteskundeetan hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa da gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren artean oreka egotea, hau da, bost hautagaiko tarteetan, sexu bakoitzeko pertsonen kopurua ezin da %40tik beherakoa izan, ezta %60tik gorakoa ere (salbuespen bakarra 3.000 biztanleko edo gutxiagoko udalerrietako toki hauteskundeak dira, horietan ez baita inolako hauteskunde-parekidetasunik eskatzen). Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, ordea, gizon kopuruaren eta emakume kopuruaren arteko oreka handiagoa eskatzen da, seiko tarteetan sexu bakoitzeko pertsonen %50 eskatzen baitaHogei urtean behin Euskadin hiru hauteskunde prozesu desberdin bat etortzen dira: Europako Parlamenturako hauteskundeak, Udal hauteskundeak eta hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeak. Hain zuzen, horrelako lehen hauteskundeak 1999-06-13an izan ziren eta azkenak 2019-05-26an. Hiru hauteskunde prozesu horiek 2039an etorriko dira bat berriro.
  • Hogei urtean behin Euskadin hiru hauteskunde prozesu desberdin bat etortzen dira: Europako Parlamenturako hauteskundeak, Udal hauteskundeak eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak. Hain zuzen, horrelako lehen hauteskundeak 1999-06-13an izan ziren eta azkenak 2019-05-26an. Hiru hauteskunde prozesu horiek 2039an etorriko dira bat berriro.
  • 13 autonomia-erkidego ez historiko gehienek (guztiak Andaluzia, Katalunia, Galizia eta Euskadi izan ezik) hauteskunde autonomikoak eta udal-hauteskundeak egingo dituzte 2023ko maiatzaren 28an.
  • 2019ko udal hauteskundeetan hautagaitza gehien aurkeztu ziren udalerriak honako hauek izan ziren: Bilbao (16), Donostia (12), Gasteiz eta Getxo (11), Barakaldo, Basauri, Erandio eta Galdakao (8), eta Amurrio, Laudio, Irun, Pasaia, Santurtzi eta Sestao (7).
  • 2019ko azken udal-hauteskundeetan parte-hartze handiena izan zuten udalerriak hauek izan ziren: Villabuena Araban (% 90,08) Murueta Bizkaian (% 96,06) eta Zerain Gipuzkoan (% 95,19). Partaidetza txikiena izan zutenak, berriz, hauek izan ziren: Bernedo Araban (% 59,52), Ezkio-Itsaso Gipuzkoan (% 57,33) eta Bilbo Bizkaian (% 61,81).
  • Emakume alkateen kopurua euskal erkidego autonomoko udalerrietan etengabeko gorakada izan du azkeneko urteotan: 2003ko udal hauteskundeetan 35 andre alkate hautatu zituzten, baina 48 aukeratu zituzten 2008an, 62 2011ko bozetan eta 69 2015ekoetan. Azkenik, 2019ko udal hauteskundeen ondorioz 75 emakume alkate dago gaur egun. Hala ere, orain arte ez da emakume alkaterik demokratikoki aukeratu lurralde historikoetako hiru hiriburuetan.
  • Iparraldean 160 udalerri daude, horrela banatuak: 41 Lapurdin, 76 Nafarroa Beherean eta 43 Zuberoan. Guztiek osatzen dute Euskal Hirigune Elkargoa izeneko elkargoa.