Hauteskundeetako Emaitzen Artxiboa. Erreferrenduma Erreforma Politikorako Legea
1976ko azaroaren 18an frankismoko Gorteek gehiengo zabal batez onartu zuten Erreforma Politikorako Lege-proiektua. Horren bidez, diktadura batetik monarkia parlamentario baterako trantsizioa antolatu nahi zen.
Horren ostean, urte bereko abenduaren 15ean, proiektuari buruzko erreferenduma egin zen. Galdera hau egin zen: “Onartu nahi duzu Erreforma Politikorako Lege-Proiektua?”.
Erreferendumean %77k parte hartu zuten eta aldeko botoak %94 izan ziren.
Kontua da 21 urtetik gorakoek baino ezin izan zutela botoa eman, garai horretan 21 urte izan arte ez baitziren adinez nagusitzat hartzen.
Udalerriaren arabera argitaratutako emaitzak orduko Gobernazio Ministerioaren Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiaren ““Referéndum Nacional. 15 de diciembre de 1976. Resumen provisional por municipios” agiritik atera dira.
Probintzietako emaitzei dagokienez, honako hauek dira gure Erkidego Automikokoenak, arestian aipatutako antzeko agiri baten arabera.
Lurraldea | Biztanleria | Errolda | Bai (%) | Ez (%) | Zuri (%) | Baliogabe (%) | Botoemaileen % errold. gainean |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba |
237.440 | 149.553 | 104.862 (%91,9) | 3.087 (%2,7) | 5.780 (%5,1) | 376 (%0,8) | 76,3 |
Bizkaia |
1.151.102 | 728.439 | 351.647 (%90,7) | 14.940 (%3,9) | 19.720 (%5,1) | 1.217 (%0,3) | 53,2 |
Gipuzkoa | 682.517 | 415.539 | 170.659 (%91,5) | 4.983 (%2,7) | 10.140 (%5,4) | 663 (%0,4) | 44,9 |
Emaitzak eta behera kargatzeko fitxategiak
- Vizcaya
- Álava
- Guipúzcoa