Arautegia
Inprimatu552/2018 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide-taldeko zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketaren deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 3132
- Xedapen-zk.: 552
- Xedapen-data: 2018/05/18
- Argitaratze-data: 2018/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 229. zk.), zehazten diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzen da (lanpostu funtzional hauetarako izan ezik: fakultatibo espezialista familia-medikua-LMAT eta fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT).
Aipatu ebazpen horren bitartez deitutako zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik jaso ez dela ikusita, hutsik uzten da kategoria horiei dagokienezkoa.
Adierazitakoagatik, indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
Lehenengoa. Hutsik uztea kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa:
Bihotzhodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikua.
Kirurgia Pediatrikoko fakultatibo espezialista medikua.
Toraxeko Kirurgiako fakultatibo espezialista medikua.
Emergentzietako fakultatibo espezialista medikua.
Immunologiako fakultatibo espezialista mediku-teknikaria.
Ospitaleko Erradiofisiologiako fakultatibo espezialista mediku-teknikaria.
Fakultatibo teknikari biologoa.
Fakultatibo teknikari farmazialaria.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.