Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Egutegia
A) 2019ko hauteskundeetako gertaeren eta epe garrantzitsuen laburpena
Gertaera nagusiak | Epeak | Lege-oinarria |
---|---|---|
Europako Parlamenturako, Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdiak egiteko Dekretuak BOEn / LHAOn argitaratzea. | Apirilaren 2a | HAOLO, 43.3 art. 1/1987 Legearen 7.1. art. HAOLO, 218 art. |
Hauteskunde-batzordeen eraketa (PHB, LHHB eta EHB) | Apirilaren 5a | HAOLO, 14.1 art. |
Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako hautesle-elkarte bat aurkezteko hautesleen sinadurak biltzea | Apirilaren 2tik 22ra | HAOLO, 46.8 eta 187.3 art. 1/1987 Legearen 6. art. |
Europako Parlamenturako hauteskundeak. Hauteskundeetara aurkeztu nahi duten hautagai-zerrendek 15.000 hautesleren edo 50 kargu hautetsien sinadurak jasotzea. | Apirilaren 2tik 22ra | HAOLO, 46.8 eta 220.3 eta 4 art. |
Hautagai- zerrendak aurkeztea EHBren edo HBZren aurrean | Apirilaren 17tik 22ra | HAOLO, 45 art. |
LHAOn edo BOEn aldarrikatutako hautagai-zerrendak argitaratzea. | Apirilaren 30a | HAOLO, 47.3 art. |
Hauteskunde-kanpainaurrea | Apirilaren 2tik maiatzaren 9ra | HAOLO, 53 art. |
Hauteskunde-kanpaina | Maiatzaren 10etik 24ra | HAOLO, 51.1 eta 3 art. |
Bozketa-eguna. | Maiatzaren 26a | HAOLO, 84.1 art. |
Hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa ofiziala. | Maiatzaren 29a | HAOLO, 103 eta 191 art. |
Udalak eratzea eta alkateak hautatzea | Ekainaren 15a (errekurtsorik ez badago) Uztailaren 5a (errekurtsoa badago) |
HAOLO, 195.1 art. |
Batzar Nagusiak eratzea | Ekainaren 2. hamabostaldian | Batzar Nagusien Erregelamendua |
Europako Parlamentua eratzea | Uztailaren 2a | 1976ko irailaren 20ko akta |
B) 2019ko hatueskundeetan posta bidezko botoaren epe garrantzitsuen laburpena
1. Espainian bizi diren hautesleen posta bidezko botoa
Gertaera nagusiak | Epeak | Lege-oinarria |
---|---|---|
Posta bidez botoa emateko eskaera | Apirilaren 2tik maiatzaren 16ra | HAOLO, 72.c) art. |
HEBPOk hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea | Maiatzaren 6tik 19ra | HAOLO, 73. 1 y 2 art. |
Hautesleek mahaiari posta bidezko botoa bidaltzea |
Maiatzaren 6tik 24ra 14:00 ordu arte 2019-05-09ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da |
HAOLO, 73.3 art. |
2. Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoa
Gertaera nagusiak | Epeak | Lege-oinarria |
---|---|---|
Posta bidez botoa emateko eskaera | Apirilaren 2tik 27ra | HAOLO, 74.6 art. 1621/2002 ED |
HEBPOk hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea | Apirilaren 30etik maiatzaren 6ra(1) | HAOLO, 74.6 art. 1621/2002 ED |
Hautesleek mahaiari posta bidezko botoa bidaltzea | Apirilaren 30etik maiatzaren 22ra | HAOLO, 74.6 art. 1621/2002 ED |
3. Atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA) (2019ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan bakarrik)
Gertaera nagusiak | Epeak | Lege-oinarria |
---|---|---|
Hautesleek HEBPOri botoa eskatzeko inprimakia bidaltzea | Apirilaren 2tik 27ra | HAOLO, 75.1 art. |
HEBPOk hautesleei botoa emateko dokumentazioa bidaltzea | Apirilaren 30etik maiatzaren 6ra (1) | HAOLO, 75.2 eta 3 art. |
Boto hori entregatzeko moduak: Posta ziurtatu bidez inskribatutako kontsuletxeko bulegora bidaliz | Apirilaren 30etik maiatzaren 26ra 20:00 ordu arte, 2019-05-16ko HBZren Erabakia | HAOLO, 75.4 art. |
Boto hori entregatzeko moduak: Botoa norberak sartuz inskribatutako kontsuletxeko bulegoko hautestontzian | Maiatzaren 22tik 26ra 20:00 ordu arte, 2019-05-16ko HBZren Erabakia | HAOLO, 75.5 y 6 art. |
(1)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea 2019ko maiatzaren 14ra arte luzatu daiteke
Laburdurak
- BOE = Estatuko Aldizkari Ofiziala.
- LHAO = Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala.
- HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza.
- PHB = Probintziako hauteskunde-batzordea.
- LHHB = Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordea.
- EHB = Eskualdeko hauteskunde-batzordea.
- HBZ = Hauteskunde- batzorde zentrala.
- 1/1987 Legea = Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko Legea.
- HAOLO = Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa.
- ED = Errege Dekretua.
Azken aldaketako data: