Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Webgune interesgarriak

Webgune interesgarriak

Euskal herriko erakundeak

  • EUDEL. Euskadiko udalen helbideen eta telefono-zenbakien berri izateko, bai eta haietako alkatetzaren eta politika-kidetzapenaren berri izateko ere.
  • HKEE, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, batzar nagusietarako hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak ikuskatzeko organo eskumenduna da.
  • Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetea: 2015eko Udaletako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruz hauteskunde-galdeketekin ikerketa soziologikoko lanak.
  • Udal-webguneak: Bilbao / Donostia / Vitoria-Gasteiz / Irun / Getxo. Atari horietan, besteak beste, egutegiarekin, botoa emateko udalaren hautesle-erroldaren zerrendak,  botoa posta bidez emateko epeekin eta abarrekin lotutako informazioa kontsultatzeko aukera dago.

Estatuko erakundeak

  • BOE: Aldizkari honetan hainbat gai interesgarriei buruzko informazioa agertzen da: LOREG garatzen duen arautegia, Hauteskunde-batzorde Zentralaren erabakiak, Udal Hauteskundeetako emaitza ofizialak…
  • INE. Hautesle Erroldaren Bulegoaren atalean, datu hauek kontsultatu daitezke: pertsona bat hautesle-erroldan dagoen ala ez, hautesle-erroldako datuak - Espainian bizi direnenak, aldi baterako atzerrian bizi direnenak, eta atzerrian bizi diren egoiliarrenenak (CERA) -,botoa emateko hauteskunde-mahaiaren eta hauteslekuaren helbidea, posta bidezko botoa emateko izapideen egoera, eta udalerrietako zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.
  • Barne Ministerioa. Hauteskunde-informazioaren atalean, hauteskunde-legedia dago, eta 2015eko Udal Hauteskundeei buruzko informazio orokorra eta emaitzak kontsultatu ahal izango dira. Era berean, bertan deskargatu daiteke aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek posta bidez botoa eman ahal izateko eskabide-orria eta Europar Parlamenturako hauteskundeetarako  atzerrian bizi diren egoiliarren botokoa (CERA). Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu mailako hauteskundeetako emaitzen datu-basea kontsultatu daiteke.
  • Hauteskunde-batzorde Zentrala. Hauteskunde-administrazioko erakunde gorena da, eta haren jarraibideak nahitaez bete beharrekoak dira. 
  • Konstituzio Auzitegia, hauteskundeetako babes-errekurtsoei eta hautagai-zerrenden aldarrikapenari buruzko errekurtsoei buruzko informazioa izateko.
  • EHKE. Estatuko Herri Kontuen Epaitegia tokiko hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak ikuskatzeaz arduratzen da.
  • Atzerri Arazoetarako eta Lankidetza Ministerioa: Herritarrei zerbitzuak atalean, "atzerritik bada" aukeran, "Hauteskundeetan parte hartu" hautatu behar da. Atal horretan, atzerrian aldi baterako bizi direnek posta bidez botoa emateko eskaera egiteko inprimakia dago (pdf formatuan), bai eta horri buruzko informazioa ere.
  • Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioa, Enbaxadak eta Kontsuletxeak:  Munduan dauden Espainiako Enbaxadetako Kontsulatu-Atalen eta Kontsuletxeetako Bulegoen helbidetegia jasotzen da. Informazio hori ezinbestekoa da jakiteko aldi baterako atzerrian dauden pertsona egoiliarrek botoa posta bidez emateko eskaera non egin behar duten.
  • CIS-Ikerketa Soziologikoen Zentroa, ikerketa soziologikoen barometroa da, eta 2015eko udal eta batzar nagusietarako hauteskundeei buruzko hauteskunde-inkestak kontsultatzeko aukera dago bertan.

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: