Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (CERA)
(BAKARRIK EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEETAN BOZKATUKO DUTE)
Nork bozka dezake?
-
Atzerrian bizileku iraunkorra duen espainiar nazionalitateko adindun izanik, atzerrian diren egoiliarren hautesle-erroldan inskribatuta dagoenak (CERA).
Zer egin behar da atzerritik posta bidez bozkatzeko?:
- Norberak eskatu botoa (75.1 artikulua, Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa).
- Hauteslearen atzerriko etxebizitzan botoa eman ahal izateko dokumentazioa jaso (75. artikulua. 2. eta 3. atalak. Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa).
- Inskribatuta dagoen kontsuletxera botoa postaz bidali edo kontsuletxe horretara bertara joan zuzenean botoa uztera (75. artikulua, 4., 5. eta 6. atalak. HEOLO).
Zer epe daude bozkatzeko?
Hauek dira epe nagusiak:
- Edozein Posta-bulegotan botoa eskatzea (apirilaren 2tik 27ra).
- Hauteslearen atzerriko etxebizitzan botoa eman ahal izateko dokumentazioa jasotzeko (apirilaren 30etik maiatzaren 6ra).
- Botoa entregatzeko edo bidaltzeko:
- a) posta bidez inskribatuta dagoen kontsuletxera bidali nahi bada (apirilaren 30etik maiatzaren 26ra 20:00 ordu arte, 2019-05-16ko HBZren Erabakia),
- b) zuzenean aipaturiko kontsuletxearen hautestontzian utzi nahi bada (maiatzaren 22tik 26ra 20:00 ordu arte, 2019-05-16ko HBZren Erabakia).
Azken aldaketako data: