Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hautaezintasun eta Bateraezintasunak
Hautaezintasunaren definizioak, erregulazioa eta legezko epeak
- Hautaezintasuna: Beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagai izateko legezko ezgaitasun-egoeran egon daitezkeenek legez debekatuta daukate hauteskundeetan hautagai aurkeztea. Hautaezintasuna gertatzen da hautagai-zerrendak aurkezten diren egunetik botoa emateko egunera arte, hau da, apirilaren 17tik maiatzaren 26ra arte (HBZren Erabakia, 1996-01-29), Hautaezina ez izateko nahikoa da hautaezintasuna sorrarazten duen kausa amaitzea (kargua edo jarduera utzi edo dimititzea). 2019ko hauteskundeetan horretarako dagoen legezko epea apirilaren 2tik 22ra artekoa da, biak barne.
- Bat-bateko hautaezintasuna: Aurrekoaren definizio bera du. Hautagai-zerrendak aldarrikatu eta bozketa-egunera bitarteko aldian gertatzen da, hau da, 2019ko apirilaren 30tik maiatzaren 26ra arte.
Nolanahi ere, 2019ko maiatzeko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiaren hautaezintasuna sorrarazi duen kasua amaitu dela modu sinesgarriz adierazi behar da. Europako Parlamenturako hauteskundeetan hauteskunde-batzorde zentralaren aurrean, eta Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordeen aurrean, apirilaren 2tik 22ra arte, biak barne, egin behar da.
Lege-araubidea
Europako Parlamenturako Hauteskundeak - 2019
- Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa (HAOLO):
- 6.1, 2 eta 3 artikuluak: hauteskunde mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
- 210 bis 1 artikulua: Europako hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.
- 7.1 eta 220 artikuluak, hautagaiaren hautaezintasuna sorrarazten duen kausarekin amaitu /dimititu dela aurkeztea hauteskunde-batzorde zentralaren aurrean.
Udal Hauteskundeak - 2019
- HAOLO:
- 6.1, 2 eta 3 artikuluak: hauteskunde mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
- 177. 2 eta 178.1 artikuluak: tokiko hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.
Batzar Nagusietarako hauteskundeak - 2019
- Legea 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa
- 5.1 a) artikulua: HAOLOren 6. artikuluko hautaezintasun-arrazoiak.
- 5.1 b) eta d) artikuluak: hauteskunde horietarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak: hau da, Foru Aldundiek izendatutako izendapen askeko kargu publikoak eta Foru Aldundien menpeko Sozietate Publikoetako eta Erakunde Autonomoetako Administrazio-Kontseiluetako kideak eta zuzendaritza-karguak, baita Lurralde Historikoan jarduten duten Probintziako Aurrezki Kutxetako lehendakariak eta zuzendari nagusiak ere.
- 5.1 c) artikulua: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean (4.3 a eta b art.) aurreikusitako hautaezintasun-arrazoiak.
Bateraezintasunaren definizioak, erregulazioa eta legezko epeak
- Bateraezintasuna: Ordezkari politiko hautetsi batek kargu hori beste kargu, funtzio, jarduera edo egoera publiko nahiz pribatu batzuekin batera betetzeko debekua da, legeak bateraezintzat jotzen baititu. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak aukeratu egin beharko du hauteskunde-mandatua beteko duen ala kargu publiko edo pribatuan jarraituko duen (HAOLOren 178.3 eta 212 art.).
- Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautagai-zerrendetako hautetsiekin, betiere, hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, legez kanpo uztea eragin duten arrazoiei uko egin ezean (HAOLOren 6.4 artikulua).
Dena den, kargu hautetsiaren bateraezintasuna hauteskunde-batzorde zentralak deklaratu behar du Europako Parlamenturako hauteskundeetarako; zinegotzi-kargua bada, Udaleko Osoko Bilkurak deklaratu behar du eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietako karguak badira, Batzar Nagusietako Osoko Bilkurek deklaratu beharko dute. Bateraezintasuna antzematen bada, eragindako karguak erabaki beharko du Europako parlamentari, zinegotzi edo batzarkide kargua utziko duen ala bateraezintasuna eragin duen egoerari amaiera emango dion. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, bateraezintasunaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita.
Lege-araubidea
Europako Parlamenturako Hauteskundeak - 2019
- Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa (HAOLO):
- 6.4 artikulua: hauteskunde guztietan aplikatu ahal den bat-bateko bateraezintasuna.
- 211.1 artikulua: hautaezintasun-arrazoi guztiak bateraezintasun-arrazoiak direla dio.
- 211.2. artikulua: Europako Parlamenturako hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak.
- Europako Parlamenturako diputatuak hautatzeari buruzko akta, 76/787/IAEE,EEE, EURATOM Erabakiarekin batera, Europako Kontseiluaren 2002ko ekainaren 25ean eta irailaren 23an emandako idazketaren arabera:
- 6. artikulua: Europako Parlamentuko diputatuen bateraezintasun-arrazoiak.
Udal Hauteskundeak - 2019
- HAOLO: 6.4 eta 178.2 e) eta 3 artikuluak: hauteskunde horietan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzea.
- HAOLO: 178.1,. 2, 3, 4 eta 5 artikuluak: tokiko hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak.
- Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen 1/2014 Legearen 2 eta 16.2 artikuluak (uztailaren 26koa).
- 36/2018 Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua (EHAA, 65 zk., apirilaren 5ekoa) eta huts-zuzenketa (EHAA, 82 zk., apirilaren 30ekoa).
Batzar Nagusietarako hauteskundeak - 2019
- Legea 1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa: 5.2 artikulua: hauteskunde horietarako arrazoi espezifikoak:
- HAOLO: 6.4 eta 209 artikuluak, gerora sortutako bateraezintasuna foru hauteskundeetan aplikatzeari buruzkoak.
- Araba/Álava:
- Arabako Erakunde Antolaketari buruzkoa den 1983-03-07ko Foru Arauaren 28 artikulua.
- Arabako Foru Aldundiaren foru kargu publikoen jarduna arautzen duena, 10/2018 Foru Arauaren 26.3 artikulua.
- Bizkaia:
- 5/2018 Foru Arauaren 26 artikulua, azaroaren 21ekoa, Interes-gatazkei eta Bateraezintasunei buruzkoa.
- Bizkaiko Foru Erakundeen Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa den 3/1987 Foru Arauaren 25, 36 eta 43. artikuluak.
- Gipuzkoa:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa den 6/2005 Foru Arauaren 24, 37 eta 47 artikuluak.
Azken aldaketako data: