Segurtasun Saila

Konpartitu

Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Nola sortu edo osatzen da hautesle-elkarte bat?

  1. Udalerrian erroldatutako hautesleen sinadura kopuru zehatz bat jaso behar da,  Estatuaren Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren (HAOLO) 187.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, udalerri horretako errolda kontuan hartuta. HBZren erabakiak, 2011-04-14koa eta 1999-04-27koa.
    Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako: Foru hauteskunde horietan hautesbarrutia osatzen duten udalerrietarako HAOLOren 187.3 artikuluak ezartzen duen sinadura-kopurua jasotzea.
  2. Hautesle-elkarte bat osatzeko, ez da beharrezkoa Barne Ministerioko Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatzea, ezta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan ere. Hautesle-elkartearen osaera formalizatzeko hauxe egin behar: hautagai-zerrenda dagokien eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean aurkeztu, HAOLOK ezarritako epeen barruan, eta legez eskatzen den sinadura kopuruaren abalarekin. HBZren erabakia, 1990-11-26koa, 2. b) atala.
  3. Hautesleen sinadurak bakarrik jaso ahal dira 2019ko apirilaren 2tik 22ra bitartean, biak barne.
  4. Hautesle-elkarteak soil-soilik hauteskunde-prozesu zehatz baterako osatzen dira eta, beraz, hautagai-zerrenda aurkeztu ahal izateko, hauteskunde-prozesu berri bakoitzean sinadura-bilketa egin behar da.
  5. Sinadurak inprimaki ofizialean jaso behar dira. Inprimaki hori, apirilaren 2tik aurrera, Barne Ministerioko webgunetik (www.infoelectoral.mir.es) deskargatu ahal izango da. Eskualdeko hauteskunde-batzordean hautagai-zerrendarekin batera aurkezten den abal kopurua nahikoa ez bada, irregulartasun bat da, baina konpon daiteke bi eguneko epean, apirilaren 27 ko hautagai-zerrenden aldarrikatzearen aurrekoak (HBZren erabakia, 2015/04/15ekoa).
  6. Behar diren sinadura guztiak jasota daudenean, Notarioak edo Udaleko Idazkariak doan legeztatu beharko ditu sinadurak. Horretarako, Idazkariak egiaztatu eta ziurtatu beharko du hautesle-elkartearen abal gisa aurkeztutako sinadura bakoitza abal-emailearen NANaren fotokopian dagoenarekin bat datorrela, eta abal-emailea udalerriko hauteslea dela (HBZren erabakia, 2005-04-15koa). Hori egiteko epea apirilaren 2tik 22ra bitartekoa da. HBZren erabakiak, 2015-02-11koa eta 2011-03-17koa.
  7. Hautesle-elkartearen hautagai-zerrenda egitea eta horri izen bat ematea. Izenak derrigorrez eraman behar du barruan “hautesle-elkartea...” terminoa.  Zerrenda osatzeko, hautatu beharreko zinegotzien kopurua kontuan hartuko da (ikusi HAOLOren 179.1 art.). Eta gehienez ere 10 ordezko egongo dira. HBZren erabakia, 1990-11-26koa, 2. a) atala.
  8. Hautagai-zerrenda, legez eskatzen diren sinadurekin batera, hautesle-elkartearen sustatzaileak aurkeztu behar du, dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean, apirilaren 17tik 22ra bitartean, biak barne.
  9. Hautesle-elkartearen sustatzailea ezinbestean izendatu behar da (paper arruntean) hautagai-zerrenda Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkezten den unean. Hautesle-elkartearen sustatzaileak hautagai-zerrenda aurkeztea sustatu edo bultzatzen du eta, gainera, apirilaren 29an aurkeztutako hautagai-zerrendak aldarrikatu behar dituen Eskualdeko Hauteskunde Batzordearekiko solaskidea da.
  10.  Hautesle-elkarteen arteko koalizioa debekatuta dago eta baita  hautesle-elkarteen eta alderdi politikoen artekoa ere. HBZren erabakia, 1994-11-18koa.
  11.  Indarrean dagoen hauteskundeei buruzko araudia eta, bereziki, hauteskundeetako diru-sarrerei eta gastuei buruzko arauak (ikusi HAOLOren 121etik 134ra arteko art., 192 eta 193. art.) betetzeko, hautesle-elkartearen sustatzaileak dagokion Ogasuneko Foru Ordezkaritzan eskatu beharko du Hautesle-elkartearen IFZ. HBZren erabakia, 1990-11-26koa, 2. c) atala.

Azken aldaketako data: