Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko azaroaren 10a. Hauteskunde-araudia.

2019ko  azaroaren 10eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, ondorengo legezko testu hau eta arau hauek izango dira aplikagarri:

A) HAUTESKUNDE-LEGEDI APLIKAGARRIA:

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa, 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) 1985eko ekainaren 20an argitaratua, eta ondorengo BOE hauetan argitaratutako aldaketak egin zaizkiona: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzko 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan, HAOLOko 160 artikulua aldatzeko 2011ko ekainaren 16koan, eta azken erreforma, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidezkoa (alderdi politikoen eta abarren ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeko legea; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31), 2/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa (BOE, 2018ko abenduaren 6koa) eta, azkenik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (Azken Xedapenetatik Hirugarrena) (BOE, 2018ko abenduaren 6koa).

Zehazki, Estatuko Lege Organikoaren I. eta II. Tituluetako artikuluetan eta Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa dira aplikagarriak hauteskunde hauetan.

B) GAI NAGUSIETAN APLIKA DAITEZKEEN ARAU-AIPAMENAK:

  1. Hauteskunde-aurrerapenak:
  2. Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 1458 /2018 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, 2018eko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena. (BOE 314 zk.,abenduaren 29koa).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
    • 2011ko martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (BOE, 73. zenbakia, 2011-03-26).
    • 2009ko otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatu duena. Horren bidez, hauteskundeetarako zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautu da. (BOE, 33. zenbakia, 2009-03-07).
  3. Hautagai-zerrendetako hauteskunde-kontabilitatea:
    • Ebazpena, 2019ko azaroaren 5ekoa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, Osoko Bilkuraren 2019ko urriaren 31ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako kontabilitateak fiskalizatzeari buruzko Instrukzioa onartzen da (BOE, 268. zk., 2019ko azaroaren 7koa).
    • 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko presidentearena, martxoaren 7ko Osoko Bilkuraren Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, talde politikoei egokitutako kontabilitate plana aldatzen da, 2018ko abenduaren 20an onartutakoa (BOE 68 zk., 2019ko martxoaren 20koa).
  4. Hauteskunde-deialdia, barruti bakoitzean hautatu beharreko diputatuen kopurua finkatzea eta Gorte Nagusien desegitea: 551/2019ko Errege Dekretua, irailaren 24koa (BOE 230 zk., irailaren 24koa).
  5. Hautesleen eta hauteskunde-mahaietako kideen lan-eskubideak: Agindua, 2019ko urriaren 9koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2019ko azaroaren 10eko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena (EHAA 199 zk., urriaren 18koa).
  6. Hauteskunde-propaganda posta bidez, sare sozialen bidez eta sms-en bidez bidaltzea : Arlo hori hauexek arautzen dute:
    • HAOLOren 39.3 art.: Hautesleen eskubidea bidalketa horri aurka egiteko.
    • HAOLOren 58 bis 2 eta 3 art.: Hautagai-zerrendek hautesleei hauteskunde-propaganda bidaltzea bide elektronikoak edo mezularitza sistemak erabiliz. Betekizunak eta mugak.
    • Konstituzio Auzitegiaren 76/2019 Epaia, maiatzaren 22koa, HAOLOren 58 bis. 1 artikulua baliogabetzat jotzen duena; artikulu horrek alderdi politikoei herritarren iritzi politikoei buruzko datu pertsonalak jasotzeko aukera ematen baitie (BOE 151 zk., 2019/06/25ekoa).
  7. Alderdi politiko bat sortzea: Horretarako, 6/2002 Lege Organikoko I. eta II. kapituluetan (BOE, 154. zenbakia, 2002-06-28) adierazitakoa aintzat hartu behar da. Agindu hori aldatu zuen alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzko 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoko bigarren artikuluak.
  8. Hauteskundeetako arau-hausteak, hautagaitzek HAOLOko 175.2 artikuluko hauteskunde-gastuaren muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOko 175.2 artikuluko, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzkoa; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  9. Hautagaitzen hauteskunde-gastuen muga: ikusi HAOLOren 175.2 art. eta Zazpigarren Xedapen Gehigarriko, 2.u) 1. eta 2.a. eta Ogasun Ministerioaren Agindua, irailaren 28ko BOE, 234. zk.
  10. Mahaiak eta hauteslekuak:
  11. 2019ko hauteskunde orokorretan erabili beharreko boto-paperen eta inprimakien ereduak: Ikusi HAOLOko 172.2 eta 3 artikuluak, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako boto-paperen ezaugarri nagusiei dagokienez. Hauteskunde-inprimakiei dagokienean, ikusi INT/318/2019 Agindua, martxoaren 19koa, Errege Dekretu honen eranskinak aldatzen dituena: apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretua, hauteskunde-prozesuen erregulazio osagarriari buruzkoa (BOE 69 zk., 2019-03-21ekoa).
  12.  2019an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalak dituen betebeharrak:
    • PCI/227/2019 Agindua, martxoaren 4koa, Ministro Kontseiluaren 2019ko otsailaren 22ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2019an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 55. zenbakia, 2019-03-05).
  13. Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
    • Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  14. Urritasuna duten pertsonak:
    • Desgaitasunen bat daukaten pertsona guztiei sufragio-eskubide aktiboa bermatzen zaie, beti ere adinez nagusiak badira eta espainiar nazionalitatea badaukate. Izan ere, Estatuaren Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 3. artikulua aldatu da.
    • Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  15. Erakunde-publizitatea: 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Erakunde Publizitate eta Komunikazioarena (BOE, 312. zenbakia, 2005-12-30) eta Euskal Autonomia Erkidegoko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31)
  16.  Hauteskunde-dirulaguntzak, lortutako botoen eta jarlekuen arabera, baita hauteskunde-mailingerako dirulaguntzak ere, eta 2019ko azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-gastuaren muga zehaztea: ikusi HAOLOren Zazpigarren Xedapen Gehigarriko, 2.u) 1. eta 2.a. eta Ogasun Ministerioaren Agindua, irailaren 28ko BOE, 234. zk.
  17. Aldi baterako  (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegoan izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: Ikusi HAOLOren Zazpigarren Xedapen Gehigarria, 2.ñ) eta Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua, herritar horientzako bozketa-prozedura espezifikoa arautzen duena (BOE, 299. zenbakia, 2007-12-14).
  18. Pertsona itsuen botoa: 2019ko  azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, itsuek bi aukera izango dute, hauteskunde-mahaian botoa emateko:
  19. Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan eta Zazpigarren Xedapen Gehigarria, 2.m) eta n) arautzen da, eta bi arau hauek garatzen dute: otsailaren 27ko INT/358/2015 Aginduak, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den apirilaren 16ko  605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duena eta AEHE botoa eskatzeko inprimaki berriak ezartzen dituena (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: