Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko azaroaren 10a. Hauteskunde-batzordeen erabakiak.

  1. Hauteskunde-egutegiko epe batzuen doikuntzak: ikus 9/2019 Jarraibidea, irailaren 26ko BOE, 232. zk.
  2. Hauteskunde-mahaiko kide ez izateko aitzakien zerrenda: ikusi Mahaietako karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzko apirilaren 28ko 6/2011 Instrukzioaren testu kontsolidatua (2018-03-19ko BOE, 68. zk.).
  3. Botere publikoek hauteskunde-garaian egindako publizitate-kanpainen, inaugurazioen eta prentsaurrekoen aurkako salaketak:
    • Más País-Equo koalizioaren salaketa VOXen aurka, azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorren barruan hedabideetan agertutako iragarkien edukiarengatik. HBZk salaketa ezestea erabaki du, hauteskunde-propagandako bideo batek ustez delitu diren edukiak izateagatik bideo hori eten dadin erabakitzeko eskumenik ez daukalako. Hortaz, Konstituzioko 20.5 artikuluaren arabera, ebazpen judizial baten bidez baino ezin izango da bideo hori etetea ebatzi (HBZren erabakia, 2019-11-6koa).
    • Errioxako Gobernuaren errekurtsoa Errioxako PHBren urriaren 21eko erabakiaren aurka; Izan ere, erabaki horren bidez PPren salaketa baietsi zen, eskualde-buruekiko hitzarmenen sinadurari buruzko berria zabaltzeagatik, eta zigor bat ere ezarri zen. HBZk errekurtsoa zati batean baietsi du, 300 euroko isuna ezartzearekin lotutako PHBren ekintzak baliogabetzat jo baititu. Hala ere, aurkaratutako erabakia berretsi du hitzarmenen sinadurari buruzko berriari dagokionean, HAOLOren 50.2 artikulua urratzeagatik. Halaber, Errioxako Gobernuak interneten daukan web-orritik horri buruzko berriak lehenbailehen kentzeko agindu du (HBZren erabakia, 2019-11-06koa).
    • JUNTSen salaketa Sustapen Ministerioaren aurka, Kataluniako autobide zati bat martxan jartzeari buruz bere twitter kontuan eta YouTubeko kanalean egindako zabalpenagatik. HBZk salaketa ezestea erabaki du, saihesbide berriari buruzko informazioa objektiboa delako; izan ere, datu teknikoetan oinarritzen da eta ez du saihesbide horrek herritarren mugikortasunean eta segurtasunean eragingo dituen hobekuntzei buruzko aipamenik egiten (HBZren erabakia, 2019-11-06koa).
    • PPren salaketa Gobernuko presidentearen aurka, urriaren 24an Franco hobitik ateratzeari buruz egindako adierazpen instituzionalarengatik eta urriaren 25ean “Al Rojo Vivo” programan egindako adierazpenengatik; eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministroaren aurka, urriaren 25ean Ministro Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan egindako adierazpenengatik. HBZk bi kasuetan salaketa baiestea erabaki du. Presidentearen kasuan, HAOLOren 50.2 artikulua urratzeagatik; izan ere, programako elkarrizketa horretarako baliabide instituzionalak erabili zituen eta interneten bidez zabaldu ziren Presidentziako web-orri ofizialaren bitartez. Eta ministroaren kasuan, HAOLOren 50.2 artikulua urratzeagatik, enplegu arloan erdietsitako lorpenen inguruko kanpaina egin zuelako, hauteskunde helburu argiak zituen kanpaina bat. Horrez gain, bi horiei zehapen-espedientea irekitzea erabaki du, aldez aurretik ohartarazpenak jaso zituztelako, neutraltasun printzipioa urra ez zezaten (HBZren erabakia, 2019-10-30ekoa).
    • PPren salaketa Más País eta VOX alderdien aurka, azaroaren 10eko hauteskundeak deituta daudela, publizitatea kontratatzeagatik eta sare sozialetan zabaltzeagatik. HBZk bi salaketak baiestea eta Facebooken jarritako publizitate horiek kentzeko agintzea erabaki du; izan ere, botoa berariaz eskatzen ez bada ere, publizitatean agertzen diren bideoetako mezuek hautesleak alderdi politiko horien alde egitera bultzatzeko asmoa islatzen dute, eta salatutako alderdi politikoaren beraren leloa erabiltzen dute. Ondorioz, merkataritza-kontratazio bat denez, HAOLOren 53. artikuluak ezartzen duen debekua urratzen da (HBZren erabakia,, 2019-10-23koa).
    • Ciudadanosen salaketa CISeko presidentearen aurka Temas aldizkarian egindako adierazpenengatik. HBZk erreklamazioa ezestea erabaki du, salatutako argitalpenean HAOLOren 50.2 artikuluaren urraketarik antzematen ez duelako. Izan ere, aldizkari pribatua da eta adierazpen-askatasunerako eskubidea erabiliz egindako argitalpena da. (HBZren erabakia, 2019-10-17koa).
    • PPren salaketa Gobernuko presidenteordearen eta Ogasuneko Ministroaren aurka, urriaren 11ko Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egindako adierazpenek ustez hauteskunde-helburuak zituztelako. HBZk erreklamazioa zati batean baiestea erabaki du Gobernuaren lorpenei buruzko balorazio-adierazpenak direlako, baina, hedabideen galderei erantzuteko egindako adierazpenak izan ziren, eta beraz, aldez aurretik pentsatu gabeak eta horregatik, ez dagokio zehapen-espedientea irekitzea (HBZren erabakia, 2019-10-17koa).
    • Esquerra Republicana de Catalunyaren salaketa Gobernuaren “España, la casa de todos” izeneko kanpaina instituzionalaren aurka. HBZk salaketa zati batean baietsi du, hauteskunde-prozesuan eman den bideo hori baliabide publikoekin finantzatu eta antolatu delako, bideoko protagonistak Gobernuko ministroak direlako, hauteskundeetako hautagaiak ere badirenak, eta ondorioz, hauteskundeei begira hautagai horietako baten aldeko laudatze-bideoa delako (HBZren erabakia, 2019/10/17koa).
    • Ciudadanosen salaketa Unidas Podemosen aurka, hauteskundeak deituta egon arren, Facebooken publizitate-iragarki batzuk aktibo mantentzeagatik. HBZk erreklamazioa baiestea erabaki du HAOLOren 53. artikulua urratzeagatik; izan ere, publizitate horien bidez botoa eskatzen da eta hori HAOLOren aurkakoa da. HBZk publizitate horiek kentzeko agindu du (HBZren erabakia, 2019-10-17koa).
    • Coalición Canaria-Nueva Canariasen erreklamazioa Tenerifeko PHBren urriaren 10eko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezesten zuen koalizio horrek Tenerifeko uharte-kabildoaren aurka jarritako salaketa web-orri ofizialean egindakoak eta lorpenak zabaltzeagatik. HBZk errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du. Izan ere, obra publiko batera bisitan joan ostean, hori web-orri ofizialean argitaratu da, baina argitaratutako berrietan ez da lorpenei buruzko adierazpenik agertzen, ezta balorazio-adierazpenik ere, eta gainera bisitan zehar ez zitzaien hedabideei deitu (HBZren erabakia, 2019-10-17koa).
  4. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan parte hartzen duten alderdi politikoentzako hauteskunde-diru-laguntzen% 30eko aurrerakinaren kuantifikazioari buruzko kontsulta (Hauteskunde-batzorde zentralaren Erabakia, 2019-10-09koa).
  5. Ea hauteskunde-propaganda hartzailea identifikatu gabe banatzea (postontzietan) kontraesanean dagoen herritarrek hauteskunde-publizitatea jasotzeari uko egiteko duten eskubidearekin (Hauteskunde-batzorde zentralaren Erabakia, 2019-10-09koa).
  6. Propagandarako doako tarteak banatzea eta eskumenak probintziako hauteskunde-batzordeei eskuordetzea: ikus urriaren 9ko 11/2019 Instrukzioa (BOE, 245. zk., urriaren 11koa) eta HBZren erabakia, 2019-10-17koa (BOE, zk., 251, urriaren 18koa).
  7. Hedabide publikoetan propaganda jartzeko doako tarteen banaketaren aurkako errekurtsoak:
    • EAJk jarritako errekurtsoa, hedabide publikoetan propaganda jartzeko HBZk egindako doako tarteen banaketaren aurka. HBZk errekurtsoa zati batean baietsi du eta alderdi horri esleitutako ordu-tartea aldatu du (HBZren erabakia, 2019-10-23koa).
  8. Irrati- eta telebista-hedabideen informazio-estaldurarako planen aurkako errekurtsoak:
    • Junts koalizioaren errekurtsoa RTVEren informazio-estaldurarako planaren aurka. HBZk errekurtsoa zati batean baiestea erabaki du, “Los Desayunos de TVE” programako elkarrizketaren iraupenak ez baitu 7ren arteko debatetik kanpo egotea konpentsatzen (HBZren erabakia, 2019-10-23koa).
  9. Balio osoz eratutako hauteskunde-koalizioak:
  10. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorretako kanpaina ekitaldiak dohainik egiteko erreserbatzen diren lokal ofizialen eta toki publikoen zerrenda :

Azken aldaketako data: