Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 29ko 147/1984 DEKRETOA, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Ihardutze-Araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 1161
  • Xedapen-zk.: 147
  • Xedapen-data: 1984/05/29
  • Argitaratze-data: 1984/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zedarritzezko Jorrailaren 18ko 101/1984 Dekretoak Nekazaritza eta Arrantzu-Saila sortarazten du, bere 12garren Atalean horren funtsezko egitekoak zedarritu, eta horien egiterapena eta ihardutze egitura horretazko Araudian zehazteko utziz. Hori dela eta, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritza-Batzarrak 1984garreneko Maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA ERAKUNTZAZ 1. Atala Honako ihardutze-erakunde hauek osatzen dute Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren egitura: A) Ihardutze-Erakunde Nagusiak: - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua. - Nekazaritza-politikaren Batzordea. - Arrantzu-politikaren Batzordea. - Nekazaritzarako Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaia. - Arrantzurako Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaia. - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetza. - Orotariko Zerbitzu-Artezkaritza. - Nekazaritza eta Arrantzuko Ikerketa eta Hezkuntza-Artezkaritza. - Nekazaritza-Eskuarteen Antolaketa-Artezkaritza. - Arrantzu-Eskuarteen Antolaketa-Artezkaritza. - Nekazaritzako Egitura eta Dirubide-Artezkaritza. - Nekazaritza-Arrantzuko Industria eta Merkatalbide-Artezkaritza. B) Tokian-tokiko ihardutze-Erakundeak: - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Arabako Lurralde-Ordezkaritza. - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza. - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza.II ATALBURUA AHALMENEZ 2. Atala Honako hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuari: a) Sailaren ordezkotza, Artezkaritza, eraentza eta ikuskaritza, izendatu zaizkion aginte-eremutan. b) Sailaren aginte-eremuko gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoak Jaurlaritzari onar ditzan aurkeztea, eta bai Lehendakariari ontzat ematea dagokion Dekretoan saloak egitea ere. c) Sailari dagozkion gaietan oinarrizko arduralaritza-manuak eta erabakiak ematea. d) Saileko bertako ihardutze-sailen arteko aginte-auziak ebatzi, eta beste Sail batzuekingo aginte-eremuekiko arazoei heltzea. e) Erabilgarri diren arauetan ohartemandakoetan jazarpenak erabakitzea. f) Sailari izendatuta egon, eta Saileko beste ihardutze-sailen bati edo Sailaren menpeko Izaikiren bati eman gabekoak. g) Lege-erapidetzak berariz eman diezazkionak edo Jaurlaritzako Sailburuei oro emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 3. Atala 1. Nekazaritza-politikaren Batzordeari dagokio, Saileko nekazaritza-arazoetarako goreneko bateango ihardutze-sail denez, Sailaren ekintza-egitamuak gertatu eta aztertu, eta Sailburuari horiek ontzat eman ditzaneko saloak egitea. 2. Sailburuordea, Orotariko Zerbitzuetako, Ikerketa eta Hezkuntzako, Nekazaritza-eskuarteen Antolaketako, Industria eta Merkatalbidetako eta, Egitura eta Dirubidetako Artezkariak eta Nekazaritza eta Arrantzuko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkariak dira Nekazaritza-politikaren Batzordeko kide, Sailburuaren lehendakaritzapean. 4. Atala 1. Arrantzu-politikaren Batzordeari dagokio, Saileko arrantzu-arazotarako goreneko bateango ihardutze-sail denez, Sailaren ekintza-egitamuak gertatu eta aztertu, eta Sailburuari horiek ontzat eman ditzaneko saloak egitea. 2. Sailburuordeak, Orotariko Zerbitzuetako, Ikerketa eta Hezkuntzako, Arrantzu-Eskuarteen Antolaketako eta Industria eta Merkatalbidetako Artezkariak, Nekazaritza eta Arrantzuko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkariak eta Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailaren izeneko bat izango dira Arrantzu-politikaren Batzordeko kide, Sailburuaren lehendakaritzapean. 5. Atala 1. Nekazaritzako Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaia da Nekazaritzako Lanbide-Erakundeen iritziak entzuteko ihardutze-saila, eta nekazaritza-alorrekoek Jaurlaritzaren nekazaritza-politika egiteratu dezaten egitarau zehatzak gertatzen eta horiei arta egiten eskuhartzea aginte-erakundeen mailaratzea du helburu. Horren erabakiak ez dute Arduralaritzarentzat behartze-indarrik ez lotze-indarrik izango. 2. Honako hauek izango dira Nekazaritzako Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaiko kideak: a) Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua edo horrek horretarako eskua eman diezaiona, aukeran izendatutako eta Artezkari-mailatik beheragokoak gabeko bi kargudun, eta Nekazaritza eta Arrantzuko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkariak. b) Autonomia-Elkarteko nekazaritzako lanbide-erakunde bakoitzaren bi ordezkari, ordezkatze-indarra izan dezaten bertako Nekazaritzako Sindikaritza-erakunde bakoitzaren beste bi, eta Nekazaritzako Lurralde-Bazkunde bakoitzaren izeneko beste bi. c) Sailburuak izendatutako Idazkari bat. d) Lehendakariaren iritziz bertan egon beharreko beste nornahi. 3. Mahaiak berak finkatuko du bere bilkuren aldizkotasun-neurria, horiek hiru hilabetez behingoak gutxienez izan behar, eta beharrezko eritzitako Lan-Talde guztiak eratu ditzakeela. 6. Atala 1. Arrantzuko Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaia da Arrantzuko Lanbide-Erakundeen iritziak entzuteko ihardutze-saila, eta arrantzu-alorrekoek Jaurlaritzaren arrantzupolitika egiteratu dezaten egitamu zehatzak gertatzen eta horiei arra egiten eskuhartzea aginte-erakundeen mailaratzea du helburu. Horren erabakiak ez dute Arduralaritzarentzat behartze-indarrik ez lotze-indarrik izango. 2. Honako hauek izango dira Arrantzuko Aberri-mailako Aholkularitza-Mahaiko kideak: a) Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua edo horrek horretarako eskua eman diezaiona, aukeran izendatutako eta Artezkari-mailatik beheragokoak gabeko bi kargudun, eta Nekazaritza eta Arrantzuko Arabako Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkariak. b) Autonomia-Elkarteko arrantzuko Lanbide-Erakunde bakoitzaren bi ordezkari, eta Arrantzale-Kofradien Lurralde-Baterakunde bakoitzaren beste bi. c) Sailburuak Izendatutako Idazkari bat. d) Sailburuaren iritziz bertan egon beharreko beste nornahi. 3. Mahaiak berak finkatuko du bere bilkuren aldizkotasun-neurria, horiek hiru hilabetez behingoak gutxienez izan behar, eta beharrezko eritzitako Lan-Talde guztiak eratu ditzakeela. 7. Atala Honako hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuordeari Sailburuarekiko artezko menpetasunez: a) Sailburuaren aginduak bete, eta berariz eman dakizkion agintepideak erabiltzea. b) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. c) Sailburuordetzaren eta horren menpeko Artezkaritzen ekintza guztien egitarauak egitea eta horiei bultz egitea, horiek arteztea eta antolakidetzea, eta horiei arta egitea. d) Sailburuordetzako eta Artezkaritzetako Zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oro-idazkiak eta manuak egitea. e) Erabilgarri den araupidetzan ohartemandakoetan jazarpen-eskeak ebaztea. f) Sailari Nekazaritza-Bazkundeen eta Arrantzale-Kofradien alorretan dagozkion teknika eta arduralaritzazko ihardunen egitarauak egitea, horiei bultz egitea, horiek arteztea, antolakidetzea, horiei arta egitea, eta baita ihardun horiek egiteratzea ere. g) Lege-erapidetzak berariz berari eman, edo Jaurlaritzako Sailordetzei oro emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 8. Atala 1. Honako hauek dagozkie Artezkariei, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuordearekiko artezko eta aginte-mailazko menpekotasunez: a) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzarena, Sailburuak horretarako eskua emanda. b) Artezkaritzari berariz izendatutako gaietan, Artezkaritzaren eta Artezkaritzaren menpeko Zerbitzuen ekintzapide guztien egitarauak egitea, horiek suztatzea, arteztea eta antolakidetzea, eta horiei arta egitea. c) Artezkaritzari berenez dagozkion gaietan teknika eta arduralaritzazko ihardunetan aritzea. d) Indarreango araupidetzan ohartemandakoetan jazarpen-eskeak ebaztea. e) Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuordeak bere esku utzi ditzanak. f) Lege-erapidetzak berariz heurei eman, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 2. Artezkaritzari berariz izendatutako gaiak honako hauek dira: a) Orotariko Zerbitzuen Artezkaritzari, Saileko azterlan, estadistika, argitalpen, agirisorta, lege-aholkularitza eta lanarigo, arduralaritra eta diruegitamueraentza. b) Ikerketa eta Hezkuntza-Artezkaritzari, nekazaritako eta itsasketa-arrantzuko hezkuntza, eta nekazaritza eta itsaso-ikerketa. c) Nekazaritza-Eskuarteen Antolaketa-Artezkaritzari, nekazaritza-ekoizpideen, antolaketa, ehizazko eta itsasozkoez besteko arrainezko aberastasunen ustiaketa, eta izadiari bere onean eustea. d) Arrantzu-Eskuarteen Antolaketa-Artezkaritzari arrantzu-alorraren, itsasokoez besteko uretango arrantzuaren, maskulu-bilketaren eta arrainazkuntzaren antolaketa. e) Industria eta Merkatalbide-Artezkaritzari, nekazaritza, arrantzu eta janari-industriak eta merkatalbideak, nekazaritza-janaritza alorreko politika, eta mahastigintza eta ardogintza. f) Egitura eta Dirubide-Artezkaritzari, nekazaritza-egituren eraldakuntza eta landalur-aldeen aurrerapena, eta urez eta lurrez nekazaritzarako baliatzearen antolaketa. 9. Atala Nekazaritza eta Arrantzuko Lurralde-Ordezkaritzak bere ihardunean Saileko Artezkaritzen menpe daude, eta aginte-egituraz Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzaren menpe. Honako agintepide hauek dagozkie, bakoitzari bere lurraldearen eremuan: a) Kondaira-Lurraldeko Erakundeen aurrean Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailaren agintepeko gaiei buruzko arauak bete daitezenari arta egitea. c) Sailaren politikarekiko saloak egitea, hori suztatzea, antolakidetzea eta horri arta egitea, behar daitezen neurriak hartuz edo horien saloak eginaz. d) Saileko zerbitzuen ihardunak elkarri egokitzea. e) Ordezkaritzari berenez dagozkion gaietan teknikazko eta arduralaritzazko ihardunean aritzea. f) Indarreango araupidetzaren arauera bere esku utzi edo izendatu dakizkionak. ALDIBATERAKO ERABAKIA Horietaraito arduradunak izendatu ez daitezen artean, Saileko norbanako bakarrezko ihardutze-sailen egitekoak goragoko hurrengo aginte-mailakoak beteko ditu. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Nekazaritza-Sailaren Ihardutze-Egitura aldatzezko Otsailaren 8ko 42/1982 Dekretoa baliogabetuta gelditzen da. Bigarrena.- Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuari Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko eskua ematen zaio. Hirugarrena.- Abenduaren 27ko 283/1983 Dekretoz sortarazitako Nekazaritza-Ikerketaren Aholku-Batzordea Dekreto honetan agintzen denari egokitzeko esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuari. Laugarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984garreneko Maiatzak 29. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.