Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1984.eko Irailaren 12ko AGINDUA, dirulaguntzak emate-alorreko agintepideetarako esku emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 1867
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1984/09/12
  • Argitaratze-data: 1984/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Jaun Txit Argia: Izadi-oreka Suzpertzeko hainbat Etxe (Ekoetxe) sortarazten dituen Abuztuaren 16ko 224/1983 Dekreto Azken Erabakietatiko lehenengoan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Sailburuari esku ematen zaio aipatutako Dekreto hori osbideratzeko eta betetzeko beharrezko diren neurria diren neurriak Hartzeko. Era berean, Dekreto bereko 5.Atalak dioenaren arauera. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren Aginduz sortuko dira Izadi-oreka Suzpertzeko Etxeak (Ekoetxeak), Nekazaritza-Sailaren, Merkataritza-Arrantzu eta Turismo-Sailaren eta Ekoetxeek eragina izan dezaten Udaletako Udal-Batzarren erizpen-txostenak jaso ondoren. Horiek horrela eta Izadi-oreka Suzpertzeko Etxeak sortatzeko 224/1983 dekretoak ohartematen dituen legebide guztiak bete ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT. Lehenengo Atala Izadi-oreka Suzpertzeko honako Etxe hauek sortarazten dira: A) Urdaibai izeneko Ekoetxea: Mundaka-Gernika ibaiaren berezko eremuari atxikitzen zaiona, izen bereko haran eta istingadiaren Inguru Fisikoari buruzko ikerketak mugatzen duen isurialdeari dsagokiona eta honako udl-mugarte hauek hartzen dituena: Bermeo, Mundaka, Busturia, Sukarrieta, Elantxobe, Ibarrangelua, Arteaga, Ereño, Munitibar, Gernika, MuxiKa, Errigoiti eta Mendata. B) Larena izeneko Ekoetxea: Barbadun izeneko istingadiaren gain eragina eremuari atxikitzen zaiona, Larenako hondartza eta bere inguruari buruzko ikerketak mugatzen duena eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Abanto eta Zierbana, Muskes, Santurtzi, Trapaga-Trapagaran. C) Txingudi izeneko Ekoetxea: Jaizkibel Mendiak, Aiako Harriak izeneko mendi taldeak, Gaintzurizketako Garateek, Bidasoa ibaiak eta Kantauri itsasoak zehazten duten eremuari atxikitzen zaiona: Txingudiko Inguru Fisikoari buruzko ikerketak mugatzen duena eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Irun, Hondarribia, Oiartzun, Lezo eta Pasaia. D) Isuzkiza izeneko Ekoetxea: Butroi ibaiko istingadiak eragina duen eramuari, Plentzia eta Gorliz aldeari atxikitzen zaiona, eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Plentzia, Gatika, Gorliz eta Barrika. E) Durangalde izeneko Ekoetxea: Durangaldeko eskualdeko geografia-eremuari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Izurtza, Durango, Otxandiano. Mañaria. Abadiño. Elorrio, Apatamonasterio, Atxando, Arrasate, Zornotza. Aramaio, Dima eta Igorre. F) Izarraitz eta Murumendi izeneko Ekoetxea: Gipuzkoako erdiguneko eremuari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Azpeitia, Azkoitia, Mendaro, Deba, Zestoa, Beizama, Beasain, Itsasondo, Albistur, Bidegoian, Errexil eta Legorreta. G) Gorbea Mendia izeneko Ekoetxea: Gorbeako mendi-saila hartzen duen geografia-eremuari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Zeanuri Billaro, Zuia, Zigoitia, Orozko eta Urkabustaiz. H) Arreo izeneko Ekoetxea: Añanako diapiroaren geografia-eremuari eta honek eragina duen aldeari atxikitzen zaiona, eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Baldegobia, Añana, Goi Erribera eta Lantaron. I) Aitzgorri izeneko Ekoetxea: Aitzgorri, Elgea eta UrkiIlako mendi-sailetako berezko eremuei atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Asparrena, Zalduendo, Barrundia, Lenitz, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñati. J) Urbasa, Andia izeneko Ekoetxea: Urbasa eta Andiako mendi-sailetako berezko eremuei atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Iruraitz, Agurain, San Milan, Asparrena eta Maestu. K) Errioxa izeneko Ekoetxea: Kantabria, Toloño eta Kodes-eko mendi-kateei eta Biasteriko aintzirei atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Lakorzanilla, Peñacerrada, Lagran, Bernedo, Kanpetzu, Bastida, Laguardia, Samaniego, Letza, Billabuena. Nabaridas, Eltziego, Baños de Ebro, La Puebla de Labarca. Elvillar. Cripan, Lanciego. Yecora. Oion eta Moreda. 1) Aralar izeneko Ekoetxea: Izen bereko mendi-saileko berezko eremuari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Ataun, Zaldibia, Amezketa, Ordizia, Abaltzisketa eta Lazkao. M) Artibai izeneko Ekoetxea: Lea eta Artibai ibaien haranak eta horien amailekuak mugatzen duten geografia-eremuari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Ondarru, Berriatua, Markina, Lekeitio, Ispaster, Mendaxa, Amoroto, Murelaga eta Gizaburuaga. N) Orduña izeneko Ekoetxea: Salvada izeneko mendi-katearen eremuari, Arkabuztai haranari atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Amurrio, Kuartango, Orduña eta Izarra. O) Karrantza izeneko Ekoetxea: Raneo eta Betayo izeneko mendi-kateko geografia-eremuari eta Ordunte izeneko mendiei atxikitzen zaiona eta honako udal-mugarte hauek hartzen dituena: Karrantza, Truzios eta Arzentales. Bigarren Atala Ekoetxe bakoitzak hartzen duen geografia-eremuaren zernolako fisikoak direla-eta, edo beroiek aztertu behar dituzten gaien garrantzi eta ugaritasunagatik. Agindu honetan zehazten diren eremuen zatiketa edo zatiketak egiteko esku ematen zaio Ingurugirno-Sailordeari. Era berean, geografia-eremuari berari buruz egin behar diren ikuskaketa eta ikerketak, gaika, zatikatu ahal izango ditu. Banaketa horiek egiteak egoitza berriak sortaraztea eta teknika-aholkulari ezberdinak izendatu beharra ekarriko du. Nolanahi ere, Ingurugiro-Sailburuordeak bearrezkoak diren argipidearen kireketa eta goaia bermatzeko bideak adieraziko ditu eta adierazitako banaketen ondorioz sor litezkeen arazoak ebatziko ditu. Hirugarren Atala Izadi-oreka Suzpertzeko Etxe ezberdinen arrteko berriak. behar bezala bateratzea eta saioketak batetik besteratzea bermatzeko, eraubideak ezarriko ditu Ingurugiro-Sailburuordeak. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Uztailak 30. Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailburua CASTOR GARATE MUÑOZ. INGURUGIRO SAILBURUORDE JAUN TXIT ARGIANekazaritza eta Arrantzu-Saileko Ihardupide-Araudia onartzn duen Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoko 2.a) AtaIaren arabera, dirulaguntzak emate-alorreko Sailaren agintepideak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren eskutan biltzen dira gaurregun Agintepide horien eraginkortasun hobe bat lortzeko. daqozkien Artezkariengan banatzea beharrezko da Autonomia-Elkarten Jaurlaritza-Legeko 39.4 Atalak dioenaren arauera, hori horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoz onartutako Sailaren Ihardupide-Araudiko 8.2. Atalak Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Artezkariei ematen dizkien arloetarako, Artezkari bakoitzari esku ematen zaio Sailburuarenak diren dirulaguntzak emate-alorreko agintepideetarako, laguntza horiek 1.000.000 pezetatarainokoak direnean, Ihardupide-Araudiko 2.a) Atalak ohartematen duenaren ariora. 2. Atala.- Esku-ematearen gai diren edozein gairi buruzko ezagutza izatea eta horien ebazpenerako agintea Sailburuak eska dezanaren kaltetan gabe, egiten da eskuemate hori. 3 Atala.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Irailak hamabi. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.