Arautegia
Inprimatu1984.eko Irailaren 12ko AGINDUA. langileen akurapen-alorreko agintepideetarako esku emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 1869
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1984/09/12
- Argitaratze-data: 1984/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Ihardupide-Araudia onartzen duen Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoko 2.a) AtaIaren arabera, langileen akurapen alorreko Sailaren agintepideak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren eskutan biltzen dira gaurregun. Agintepide horien eraginkortasun hobe bat lortzeko, dagozkion Artezkariengan banatzea beharrezko da, Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Legeko 39.4. Atalak dioenaren arauera hori horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoz onartutako Sailaren Ihardupide-Araudiko 8.2. Atalak Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Artezkariei ematen dizkien arloetarako, esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Artezkari bakoitzari, Ihardupide-Araudiko 2.a) Atalaren arauera Saileko Salburuarenak diren, nahiz arduralaritza, nahiz lan-jaurpidepeko era ezberdinetako langileen ituneak izenpetze-agintepideetarako. 2. Atala - Esku-ematearen gai diren edozein gairi buruzko ezagutza izatea eta horien ebazpenerako agintea Sailburuak eska dezanaren kaltetan gabe, egiten da eskuemate hori. 3. Atala.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean ¡arriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Irailak hamabi. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua FELIX ORMAZABAL ASKASlBAR.