Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

 

Albisteak

Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratzea

Kontzeptuak eguneratu eta berrikusi ondoren, Baliabide Soziosanitarioen Mapa berriak Euskadiko arreta soziosanitariora bideratuak, eta informazio erabilgarria eskaintzen die profesionalei eta herritarrei.

  • Etxerik gabeko gizona, kartoi baten gainean eta zubi baten azpian lo egiten
    Etxe gabetasuna Europar Batasuneko herrialdeetan

    Europako Parlamentuak argitaratu duen azterlanaren arabera, ongizate-sistemek etxebizitzarik ez izateari irtenbidea emateko ikuspegi-aldaketa sustatu behar da, eta, ondorioz, etxebizitzarik ezari erantzuteko sistemak aldatu behar dira, banakako arazo gisa.

    Maiatzak 27, 2024
  • Euskadiko Adikzioen VIII. Plana 2023-2027
    Euskadiko Adikzioen VIII. Plana 2023-2027

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Adikzioen VIII. Plana argitaratu du. Horren bidez, euskal erakundeek lau hamarkadako ibilbidea egin dute adikzioei eta droga-mendekotasunei aurre egiteko, eragileen arteko lan koordinatuan, sektore artekoan eta sarean sakonduz, eta osasun publikoaren, ekitatearen eta giza eskubideen ikuspegi argitik.

    Maiatzak 20, 2024
  • Emakumea eta zaintzaile informala, bikotekideari tentsioa hartzen
    Iraupen luzeko zainketa eredua munduko 10 herrialdeetan

    Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Ekonomikorako Bulego Nazionalak (National Bureau of Economic Research) mundu garatuko hamar herrialdetako iraupen luzeko zainketei buruzko ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu, tamaina, kokapen geografiko eta ekonomia desberdinekin eta egitura heterogeneoekin, osasunaren arretari eta iraupen luzeko zainketei heltzeko.

    Maiatzak 13, 2024

Berri guztiak   Ekitaldi guztiak

 

 

Arreta Soziosanitariora Hurbilduz

Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.

Planak eta Proiektuak

Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.

Plan eta proiektu guztiak

Dokumentazioa

Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk

Instituzioak