Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 8ko 88/1986 DEKRETOA, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Araudi Organikoa ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 902
  • Xedapen-zk.: 88
  • Xedapen-data: 1986/04/08
  • Argitaratze-data: 1986/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoz, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Araudi Organikoa onartzen da. Autonornia Elkarte Osorako Erakunde eta LurraIde Historikoen arteko zerbitzu trasfereneziak eman direnez azken aldian eta Sailak Estadu Zentraleko Administrazioarenak ziren egiteko eta zerbitzu berriak bereganatu dituenez, beharrezko bilakatzen da Sailaren egitura, rgoera berri honi egokitzea. Hori horrela, Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 1986.eko apirilaren San egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA ERAKETAZ. 1. Artikulua.- Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren egiturak, honako organo hauek izango ditu: a) Organo nagusiak: - Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua. - Nekazaritza Politikarako Batzordea. - Arrantzu Politikarako Batzordea. - Nazio mailako Nekazaritza Aholku-Batzordea. - Nazio mailako Arrantzu Aholku-Betzordea. - Nekazaritza Sailordetza. - Arrantzu Sailordetza. - Nekazaritza Zuzendaritza. - Arrantzu Zuzendaritza. - Industria eta Merkataritzarako Zuzendaritza. - Ikerketa eta Hezkuntzarako Zuzendaritza. - Zerbitzu Nagusietarako Zuzendaritza. b) Tokian-tokiko Organoak: - Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Bulegoak. II ATALBURUA AGINTEEZ. 2. Artikulua.- Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuari, honako hauek dagozkio: a) Sailak izendatuta dituen arloetan, Sailaren ordezkotza egitea eta zuzendaritza eramatea. b) Sailaren agintepekoak diren arloei buruzko erabaki eta akordio projektuak Jaurlaritzari proposatzea, honek bideak eginarazi diezazkion eta onar dezan. c) Sailarenak diren arloetan, administrazio mailako Aginduak eta erabakiak ematea. d) Sailarenak berarenak diren organoen arteko aginte-arazoak ebaztea eta beste Sail eta erakunde batzurekiko aginte-arazoak planteiatzea. e) Errekurtsoak ebaztea, aplikagarri diren arauek aurrikusitako kasuetan. f) Sailari izendatu eta Sail bereko beste organo edo erakunde bati eman ez zaizkion egitekoak. g) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Jaurlaritzako Sailburuei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 3. Artikulua.- 1.- Nekazaritza Politikarako Batzordea, organo kolejiatu bat da eta nekazaritza arloan Sailaren ekintza planak eta progratnak lantzea eta proposatzea dagokio berari. 2.- Nekazaritza Politikarako Batzordea, Sailburuaren agintaritzapean, honako hauek osatzen dute: Nekazaritza Sailburuordeak, Nekazaritzako Zuzendariek, Industria eta Merkataritzarako Zuzendariek, Ikerketa eta Hezkuntzarako Zuzendariek eta Zerbitzu Nagusitarako Zuzendariek, Foru Diputazio bakoitzeko ordezkari batek Zuzendari kargua izan beharko dutela gutxienez eta Idazkari batek. 4. Artikulua.- 1.- Arrantzu Politikarako Batzordea, organo kolejiatu bat da eta arrantzu arloan Sailaren ekintza planak eta programaít lantzea eta proposatzea dagokio berari. 2.- Arrantzu Politikarako Batzordea, Sailburuaren agintaritzapean, honako hauek osatzen dute: Arrantzu Sailburuordeak, ATrantzu Zuzendariek, Industria eta Merkataritza Zuzendariek, Ikerketa eta Hezkuntza Zuzendariek eta Zerbitzu Nagusietarako Zuzendariek, Gipuzkoako Foru Diputazioko ordezkari batek eta Bizkaikoko beste batek Zuzendari kargua izan beharko dutela gutxienez eta Idazkari batek. 5. Artikulua.- 1.- Nazio Mailako Nekazaritza Aholku-Batzordea, nekazarieza alorreko erakunde profesionalen entzute organoa da eta nekazariezako profesional mailako sektorearen partaidetza instituzionalizatzea dagokio, Autonomia Elkartearen nekazaritza politika lantzeko eta zaintzeko. Bere erabakiak ez dira agindu mailakoak eta ez dira derrigosrez bete beharrekoak izango Administrazioarentzako. 2: Nazio mailako Nekazaritza Aholku Batzordea, honako hauek osatuko dute: a) Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak, lehendakaritza dagokiola edo honek esku eman diezaion beste pertsona batek. b) Nekazaritza eta Arrantzu Sailetik libreki aukeratutako bi kargudunek, Zuzendari kargua izan beharko dutela gutxienez eta Sailburuak izendatuko dstuela. c) Foru Diputazio bakoitzeko ordezkari batek, Zuzendari kargua izan beharko dutela gutxienez. d) Autonomia Elkartekoen ordezkari izan daitezen Nekazaritza Sindikato bakoitzeko, bi ordezkarik. e) Autonomia Elkarteko Lurralde Nekazaritza Ganbara bakoitzeko, bi ordezkarik. f) Nekazaritza etekinen aldaketa eta merkataritza erakundeetako Lurralde Historiko bakoitzeko, bi ordezkarik. g) Idazkari batek, Sailburuak izendatuko duela. Horietaz gainera, aztertu beharreko gaiak direla eta, beharrezkotzat jo daitezen pertsonei dei egin ahal izango die Lehendakariak. 3.- Mahaiak finkatuko du bere batzarren noiztasuna, hiruhilabeteka gutxienez egingo direla eta Lehendakariak ezohizkotara dei egin lezakeela beharrezkotzat jo dezanean. Batzar orokorrez gainera, beharrezkotzat jo ditzan Batzordeak sortu ahal izango ditu Mahaiak. 6. Artikulua.- I.- Nazio Mailako Arrantzu Aholku-Batzordea, arrantzu alorreko erakunde profesionalen entzute organoa da eta arrantzuaren profesional mailako sektorearen partaidetza instituzionalizatzea dagokio, Autonomia Elkartearen arrantzu politika lantzeko eta zaintzeko. Bere erabakiak ez dira agindu mailakoak eta ez dira derrigorrez bete beharrekoak Administrazioarentzako. 2.- Nazio Mailako Arrantzu Aholku-Batzordea, honako hauek osatuko dute: a) Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak, lehendakaritza dagokiola edo honek ordezkotza eman diezaion pertsonak. b) Nekazaritza eta Arrantzu Sailetik libreki aukeratutako bi kargudunek, Zuzendari kargua izan beharko dutelá gutxienez eta Sailburuak izendatuko dituela. c) Gipuzkoako Foru Diputazioko ordezkari batek eta Bizkaikoko beste batek, Zuzendari kargua izan beharko dutela gutxienez. d) Autonomia Elkarteko Arranezale Kofradien Lurralde Federazio bakoitzeko, bi ordezkarik. e) Arrastre arrantzuko armadoreen elkarteetako Lurralde Historiko bakoitzeko, bi ordezkarik. f) Arrastrezko itsasuntzi konjelatzaileen elkarteko ordezkari batek, atunetarako itsasuntzi konjelatzaileen elkarteko ordezkari batek eta bakailauetarakotatik beste batek. g) Arrain kontserbatzaileen elkarteko bi ordezkarik, arrain prozesamendurako enpresetako bi ordezkarik eta arrain esportaziorako elkarteetako bi ordezkarik. h) Idazkari batek, Lehendakariak izendatuko duela. Horietaz gainera, aztertu beharreko gaiak direla eta, beharrezkotzat jo daitezen pertsonei dei egin ahal izango die Lehendakariak. 3.- Plenoaz gainera, Mahaiaren egitura honako Batzorde hauek osatuko dute: a) Baxurako arrantzurakoena, Adimnistrazioko, Kofradietako ordezkariek eta Idazkariak osatuko dutela. b) Alturako arrantzurakoena, Administrazioko, arrastrezko arrantzuko ordezkariek eta Idazkariak osatuko dutela. c) Altura handiko arrantzurakoena, Administrazioko, arrastrerako eta atunetarako itsasuntzi konjelatzaileen, bakailaotarakoen ordezkariek eta Idazkariak osatuko dutela. Beste Batzorde batzuk sortaraztea erabaki dezake Plenoak, beharrezkotzat jo dezanean. 4.- Mahaiaren Plenoak finkatuko du bere batzarren noiztasuna, hiruhilabeteka gutxienez egingo direla eta Lehendakariak ezohizkotara dei egin lezakeela beharrezkotzat jo dezanean. 7. Artikulua.- 1.- Sailburuaren artezko agintepean eta nekazaritza arloari dagozkionetan, honako hauek dagozkio Sailburuordeari: a) Sailburuaren erabakiak betetzea eta delega diezazkioten aginteak erabiltzea. b) Sailordetzaren eta honen menpe dauden Zuzendaritzen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Sailordetzaren eta honen menpe dauden Zuzendaritzen antolaketa eta funezionamendurako arauak eta argibideak ematea. d) Errekurtsoak ebaztea, honi ezargarri zaizkion arauek aurrikusitako kasuetan. e) Nekazaritza Ganbarekiko Sailari dagozkion administrazio ekintzak burutzea. f) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Sailburuei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 2.- Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Nekazaritza Sailordetzaren pean: a) Nekazaritza Zuzendaritza. b) Industria eta Merkataritzarako Zuzendaritza. 3.- Aurreko zenbakian ezarritakoaren kaltetan gabe, Industria eta Merkataritzarako Zuzendaritza, Arrantzu Sailordetzaren pean egongo da funtzionalki, arrantzu industria eta merkataritzarako gaiei dagozkienetan. 8. Artikulua.- 1.- Saulburuaren artezko agintepean eta arrantzu alorrari dagozkionetan, honako hauek dagezkio Arrantzu Sailburuordeari: a) Sailburuaren erabakiak. betetzea dagokion aginte eremu barruan eta horietarako esku eman diezaioteneko aginteak erabiltzea. b) Sailordetzaren eta honen pean dauden Zuzendaritzen ekintzak programatzea, gidatzea, bulezatzea, koordinatzea eta kontralatzea. c) Sailordetzaren eta honen menpe dauden Zuzendaritzen antolaketa eta funtzionamendurako arauak eta argibideak ematea. d) Errekurtsoak ebaztea, honi ezargarri zaizkion arauek aurrikusitako kasuetan. e) Nekazaritza Ganóarekiko Sailari dagozkion administrazio ekintzak burutzea. f) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Sailburuei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 2.- Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Arrantzu Sailordetzaren pean: a) Arrantzu Zuzendaritza. b) Ikerketa eta Hezkuntzarako Zuzendaritza. 3.- Aurreko zenbakian ezarritakoaren kaltetan gabe, Ikerketa eta Hezkuntzarako Zuzendaritza, Nekazaritza Sailordetzaren pean egongo da funtzionalki, nekazaritza ikerketa eta hezkunezarako gaiei dagozkienetan. 9. Artikulua.- 1.- Honako hau izango da Nekazaritza Zuzendaritzari dagokion ekintza eremua: Nekazaritza produkzioa antolatzea, nekazaritza egiturak aldatzea eta rural eremua garatzea, nekazaritzarako uren eta lurren probrtxamendua antolatzea, ehize eta kontinente mailako arrain aberastasunen probetxamendua, naturaleza zaintzea eta Transformaziorako Nekazaritza Elkarteak. 2.- Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean eta bere ekintza eremu propioaren barruan, honako hauek dagozkio Nekazaritza Zuzendariari: a) SaiIburuaren eta Sailburuordeen erabakiak betetzea eta delega diezazkioten agintepideak erabiltzea. b) Zuzendaritzaren eta honen pean dauden zerbitzuen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Zuzendaritzaren gai propioak direnetan, administrazio egitekoak gauzatzea, honako mugapen hauekin: - Dirulaguntzei dagozkienetan, miloi baterainokoak. - Administrazio eta patrimonio kontratapenei dagozkienetan, bost miloietarainokoak. Muga horien zenbatekoak, Sailaren Agindu bidez, aldatu ahal izango dira. d) Zuzendaritzari atxikitako langilegoaren kontratuak izenpetzea, bai administrazio errejimenpekoak eta bai lan errejimenpekoak ere, beren mota ezberdinetan. e) Tituloak ematea, mintegietako hazi eta landareei dagozkienetan. f) Trasformakuntzarako Nekazaritza Elkarteak sailkatzea eta Errejistroan sartzea. g) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauek aurrikusitako kasuetan. h) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Zuzendariei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 10. Artikulua.- 1.- Industria eta Merkataritzarako Zuzendaritzaren ekintza eremua, nekazaritza, arrantzu eta elikadura industrian, eta merkataritzan eta nekazaritzatiko elikadura politikan datza. 2.- Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, 7,8 artikuluak ezartzen duenaren kaltetan gabe eta bere ekintza eremu propioaren barruan, honako hauek dagozkio Industria eta Merkataritzarako Zuzendariari: a) Sailburuaren eta Sailburuordeen erabakiak betetzea eta delega diezazkioten agintepideak erabiltzea. b) Zuzendaritzaren eta honen pean dauden zerbitzuen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta konerolatzea. c) Zuzendaritzaren gai propioak direnetan, administrazio egitekoak gauzatzea, honako mugapen hauekin: - Dirulaguntzei dagozkienetan, miloi baterainokoak. - Administrazio eta patrimonio kontratapenei dagozkienetan, bost miloietarainokoak. Muga horien zenbatekoak, Sailaren Agindu bidez, aldatu ahal izango dira. d) Zuzendaritzari atxikitako langilegoaren kontratuak izenpetzea, bai administrazio errejimenpekoak eta bai lau errejimenpekoak ere, beren mota ezberdinetan. e) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauek aurrikusitako kasuetan. f) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Zuzendariei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 11. Artikulua.- 1.- Arrantzurako Zuzendaritzaren ekintza eremua, arrain harrapaketa alorra, barne uretako arrantzua, mariskeoa eta akuikultura antolatzean datza. 2.- Arrantzurako Sailburuordearen artezko agintepean eta bere ekintza eremu propioaren barruan, honako hauek dagozkio Arrantzurako Zuzendariari: a) Sailburuaren eta Sailburuordearen erabakiak betetzea eta delega diezazkioten agintepideak erabiltzea. b) Zuzendaritzaren eta honen pean dauden zerbitzuen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Zuzendaritzaren gai propioak direnetan, administrazio egitekoak gauzatzea, honako mugapen hauekin: - Dirulaguntzei dagozkienetan, miloi baterainokoak. - Administrazio eta patrimonio kontratapenei dagozkienetan, bost miloietarainokoak. Muga horien zenbatekoak, Sailaren Agindu bidez, aldatu ahal izango dira. d) Zuzendaritzari atxikitako langilegoaren kontratuak izenpetzea, bai administrazio errejimenpekoak eta bai lan errejimenpekoak ere, beren mota ezberdinetan. e) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauek aurrikusitako kasuetan. f) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Zuzendariei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 12. Artikulua.- 1 - Ikerketa eta Hezkuntza Zuzendaritzaren ekintza eremua, nekazaritza eta itsas-arrantzurako hezkuntzan eta nekazaritza eta ozeano ikerketan datza. 2.- Arrantzurako Sailburuordearen artezko agintepean, 8,3 artikuluak ezartzen duenaren kaltetan gabe eta bere ekintza eremu barruan, honako hauek dagozkio Ikerketa eta Hezkuntza Zuzendariari: a) Sailburuaren eta Sailburuordeen erabakiak betetzea eta delega diezazkioten agintepideak erabiltzea. b) Zuzendaritzaren eta honen pean dauden zerbitzuen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Zuzendaritzaren gai propioak direnetan, administrazio egitekoak gauzatzea, honako mugapen hauekin: - Dirulaguntzei dagozkienetan, miloi baterainokoak. - Administrazio eta patrimonio kontratapenei dagozkienetan, bost miloietarainokoak. d) Zuzendaritzari atxikitako langilegoaren kontra tuak izenpetzea, bai adrninistrazio errejimenpekoak eta bai lan errejimenpekoak ere, beren mota ezberdinetan. e) Bekak ematea. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauek aurrikusitako kasuetan. g) Bereziki izendatutako egitekoak eta, Zuzendariei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 1 ). Artikulua.- 1.- Honako hau da, Zerbitzu Nagusitako Zuzendaritzaren ekintza eremua: a) Nekazaritza eta arrantzu estatistikak, Sailaren helburu propioetarako. b) Sailaren lege aholkuIaritza. c) Ikasketa, informaketa, agiri, argitalpen eta langile goaren eta aurrekontuen administrazio gestioa, Saila rentzako guztientzakoak izan daitezenean; Saileko organo ezberdinei laguntza eskaintzea aipatutako arloetako agintepideak erabiltzen, horien artezko gestioa Zuzenda ritzarenak diren gaietan. 2.- Sailburuaren artezko agintepean eta bere ekintza eremu barruan, honako hauek dagozkio Zerbitzu Nagusietarako Zuzendariari: a) Sailburuaren eta Sailburuordeen erabakiak betetzea eta delega diezazkioten agintepideak erabiltzea. b) Zuzendaritzaren eta honen pean dauden zerbitzuen ekintzak programatzea, gidatzea, bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Zuzendaritzaren gai propioak direnetan, administrazio egitekoak gauzatzea, hnnako mugapen hauekin: - Dirulaguntzei dagozkienetan, miloi baterainokoak. - Administrazio eta patrimonio kontratapenei dagozkienetan, bost miloietarainokoak. d) Zuzendaritzari atxikitako langilegoaren kontratuak izenpetzea, bai administrazio errejimenpekoak eta bai lan errejimenpekoak ere, beren mota ezberdinetan. f) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauek aurrikusitako kasuetan. g) Bereziki ;zendatutako egitekoak eta, Zuzendariei orohar izendatzen zaizkienez, guztientzakoak izan ohi direnak. 14. Artikulua.- Autonomia Elkarteko Lurralde Historiko bakoitzean, Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Lurralde Bulego bat eratuko da, tokian-tikiko zerbitzuak bertan kokatuko direla. Zerbitzu horiek, hierarkia eta Funtzionamendu mailan, dagozkien Zuzendaritzen pean egongo dira, Lurralde Bulegoen administrazio, langilego eta aurrekontuen gestioa Zerbitzu Nagusitarako Zuzendaritzari dagozkiola Sailaren guztirako gaiak izan daitezenean eta bai tokian-tokiko zerbitzu ezberdinei laguntza ematea eta horien gainbegiraketa egitea ere, arlo horietako egitekoak bete diezaten. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Araudi Organikoa onartzen zuen Maiatzaren 29ko 147/1984 Dekretoa, indargabetuta gelditzen da. Bigarrena.- Saileko pertsona bakarreko organoen egitekoak, organo horiek iare egon daitezen bitartean, hierarkiaz hurrengo goragoko mailakoa denak, beteko ditu. Hirugarrena.- Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko diren neurriak hartzeko esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuari. Laugarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko apirilak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.