Arautegia
InprimatuNekaritza eta Arrantzu-Sailaren 1984.eko Urriaren 19ko AGINDUA, bere Ihardupide-Araudia osabideratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 2243
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1984/10/19
- Argitaratze-data: 1984/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Ihardutze-Araudia onartzen duen Maiatzaren 29ko 174/1984 Dekretoko azken Erabakietatik Bigarrenak, esku ematen dio Sailburuari, Dekreto hori osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manuak emateko. Beraz, zera erabakitzen dut: 1. NEKAZARITZA ETA ARRANTZU-SAILORDETZAREN EGITURA 1 Atala 1. Sailaren Artezkaritzak, egituraz eta ihardunez, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzaren menpeko izango dira. Lurralde-Ordezkaritzak, ihardunez, Sailaren Artezkaritzaren eta,egituraz, Sailordetzaren menpeko izango dira. 2. EGITEKOAK: Sailaren Ihardutze-Araudiko 7. Atalean jarritakoez gainera, honako hauek izango ditu Sailordetzak bere egiteko: a) Eraldaketarako Nekazaritza-Baltzuen sailkapena eta Erroldetegian erasotzea. b) Nekazaritzaren ustiaketa eta osasunketa-alorreko Laguntza-bidezko Erakunde-Agiriak ematea. 3 LANARIGOA: Nekazaritza-Etxeetan eta Atrantzale-Kofradietan zerbitzuak egiten ari eta I Eraskinean aipatzen diren herrilanarigoa Sailordetzari atxikitzen zaio.II. ARTEZKARITZENAII. 1. Orotariko Zerbitzuen Artezkaritza 2. Atala 1. EGITURA: Jarraiango hauek dira, Orotariko Zerbitzuen Artezkaritzaren egitura osatzen dutenak: a) Zerbitzu Nagusiak: -Lege-Aholkularitza. -Diruegitamu-Zerbitzua. -Arduralaritza-Zerbitzua. -Azterlan eta Egitamuketa-Zerbitzua. -Alorkako Estadistika eta Ikerketa-Urgazlaritza. b) Tokian-tokiko Zerbitzuak: - Orotariko Zerbitzuen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Buruzagitzak. - Nekazritzako Eskualde-Idazguak, hots: Araba Biasteri Amurrio Agurain Murgai Espejo Gasteiz Kanpezu Gipuzkoa Tolosa Ordizia Bergara Azpeitia Oiartzun Elgoibar Zarautz Bizkaia Karrantza Balmaseda Igorre Gernika Markina Durango Mungia 2. EGITEKOAK: 2.1. Zerbilzu Nagusietako Buruzagienak eta Orotariko Zerbitzuen Lurralde-Buruzagienak: Bakoitzari dagokion eremu-barruan, Zerbitzuaren ekintzen egitamuketa, egiterapena eta zaingoa dagokie Buruzagiei, horietazko egitarauak eginbideratuz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak dituen helburuak lortzeko xedez. Egiteko horiek hauexek dira: a) Bere· agintepeko diren ekintzetan, Zerbitzua ordezkatzea. b) Zerbitzuko Alor berezien eta horri eratxikitako lananen ihardunaren egitamuketa, artezketa, zaingoa eta antolakideketa. c) Zerbitzaren ihardunari, egoerari eta beharrei buruzko erizpen-txostenak gertatzea. d) Legeek nahiz aginte-mailaz beren gainekoek eman diezaizkieten gainontzeko guztiak. 2.2. Zerbitzuenak: a) Lege-Aholkularitza: Orotariko Zerbitzuen Artezkariaren menpe, ondorengo hauek dagozkio Lege-Aholkularitzari: - Sailari egoki dakizkion lege-manuak aztertzea, sailkatzea, egituratzea eta biltzea, horiekiko indarraldi-taulak zehaztuz. - Sailaren Agindu, hitzarmen eta erabaki-egitasmoei buruzko lege-erizpena egitea, eta bai Sailburuak, Sailburuordeak nahiz Artezkariek aurkeztu diezazkioten gainontzeko arazo guztiei buruzkoak ere. - Sailaren ekintzen eta erabakien aurka egin daitezen jazarpenei, eta bai Sailaren ekintzen aurkako arduralaritza-auzipideetikako jazarpenei buruzko arazoei ere, bere bideak eginarazi eta horiek erabakitzeko saloa egitea. - Nekazaritza Jokabiderako eta Arrantzu Jokabiderako Batzordeetan, Nekazaritza eta Arrantzurako Erresumako Aholku-Mahaietan eta Nekazaritza-Ikerketaren Aholku-Batzordean, Idazkaritza egitea. - Sailaren guztizko manuen eta erabakien egitasmoei bere bideak eginaraztea, Zerbitzu bereziek eta Artezkaritzek, gaia dela zio, duten agintepidearen kaltetan gabe. b) Diruegitamu-Zerbitzua: Orotariko Zerbitzuen Artezkariaren menpe, ondorengo hauek dagozkio Diruegitamu-Zerbitzuari: - Orotariko Zerbitzuei dagozkienetan (egitamukera, diruegitamuen eraentza eta zaingoa, akuraketa eta kontaduritza), Sailaren ekonomia-arduralaritza, gai horietan beste Zerbitzuen egitekoen kaltetan gabe, Orotariko Zerbitzuen Artezkaritzari dagokionetan artezko eraentza eginez. -- Sailaren diruegitamuekiko aintzin-egitasmoa Artezkaritzekin eta Sailordetzarekin elkar-lanean gertatzea. c) Arduralaritza eta Lanarigo-Zerbitzua: Orotariko Zerbitzuen Artezkariaren menpe, ondorengo hauek dagozkio Arduralaritza eta Lanarigo-Zerbitzuari: - Lanarigo-alorrean, Sailaren artezpide eta irizpide-saloa egitea. - Lanarigo-Arduralaritza egitea, Orotariko Zerbitzuei dagokienetan. Orotariko Zerbitzu nagusien eta tokian-tokikoen lanarigoaren artezko eraentza eginez. - Ogasunen Zerrendaketa, Artezkaritza bakoitzari dagozkion egitekoen kaltetan gabe. - Sailari atxikitako ogasunen asegurantza. - Agiripaper eta zehaztapidetzak errolderatzeko eta gordetegian sartzeko biderapenak egitea, Sailari berari dagozkionak artez egiteratuz. - Eskutitzak eta agiripaperak hartzeko, orrolderatzeko eta banatzeko bideak finkatzea, Artezkaritzari dagozkionen artezko ardura duela. - Guztizko arazoen eraentza, eta bai Sailaren ihardutze-sailenak ez diren agintepidekoena ere. - Orotariko Zerbitzu nagusien nahiz tokian-tokikoen idazguen barne-jaurpidea eta gaiak horiei zuzkitzea. d) Azterlan eta Egitamuketa-Zerbitzua: Orotariko Zerbitzuen Arterkariaren menpe, ondorengo hauek dagozkio Azterlan eta Egitamuketa-Zerbitzuari: - Albiste-adierazpideetan agertu eta Sailarentzat zuduzko diren idazki, albiste eta eritzien berri izatea, sailkatzea eta agiri-gordetegian sartzea. - Nekazaritza-Arrantzuko jokabidearen orotariko haztapen-azterlanak eta arta egitea, eta beste Artezkariek egin ditzatenekin erakidetzea. - Saileko Sailburuak, Sailburuordeak nahiz Artezkariek eskakatuta, azterlanak eta erizpen-txostenak gertatzea. -- Sailaren urteroko txostena, Artezkaritza bereziekin lankidetasunean idaztea. - Sailaren egitamu eta egitarau-egitasmoen, Artezkaritza bereziekingo lankidetasuneango azken-egiterapena. - Antolaketa-egitamu eta egitarauen eta lan-ahardupideen, Arduralaritza eta Lanarigo-Zerbitzuarekingo lankidetasuneango azterlana, saloa eta arta egitea. - Liburutegien eta agiripaper-zerbitzuen antolakuntza eta eraentza egitea.- Sailean, argitalpen-bide bakar bat izatea. e) Estadistika eta Alorkako Azterketa-Urgazlaritza. Orotariko Zerbitzu-Artezkariaren menpeko izanik, honelako hau dagokio Estadistika eta Alorkako Azterketa-Urgazlaritzari.. Argipide-Erapidetzen Artezkaritzaren eta EJIE-ren laguntzaz, Saileko zerbitzuen arrazoibideratzeari eta automatizatzean dagokienean, informatika erabiltzea. - Estadistika-Artezkaritzaren laguntzaz, Sailaren Estadistika-Egitamua getatzea eta egiteratzea. - Nekaratitza-Kontugintzarako Sarea gertatze eta egiteratzea. - Estadistiken ondoriozkoak diren ekonomia-azterketak egitea. f) Orotariko Zerbitzuen Lurralde-Buruzagitzak. Orotariko Zerbitzu-Artezkariaren menpeko izanik, honelako hauek dagozkie Guztizko Zerbitzuetako Lurralde-Buruzagitzari: - Saileko gainontzeko inguru-zerbitzuekin elkarkidekatuz. Lurralde-rdezkariari eman beharreko teknikazko eta arduralaritzazko laguntza. - Lurralde-Ordezkaritzaren eta Nekazaritzako Eskualde-Idazguen eraentza eta arduralaritza. g) Nekaritzako Eskualde-Zerbitzuak. Doakien Guztiko Zerbitzuetako Lurralde-Buruzagiaren menpeko izanik, honelako hauek dagozkie Nekazaritzako Eskualde-Idazguei. Dagozkien Eskualdeetan eginbideratu beharreko egitekoak betetzerakoan. Saileko Teknika-Zerbitzuen arduralaritza-lanak egitea. Nekazariei, artezko laguntza bat ematea, Saileko zerbitzu berezien arduralaritza-iharduna bateratuz. 3 LANARIGOA: Guzuzko Zerbitzuen Artezkaritzari atxikitako lanarigoa 2 eranskinean zerrendaratzen da.II.2. Nekazaritza-Eskuarteen Antolaketa-Arteskaritza 3. Atala 1. EGITURA: 1.1. Artezkaritzarena. Nekazaritza-Eskuarteen Artezkaritza, honela egituratzen da: - Servicio Agricola-Nekazal Zerbitzua (NEZER). - Servicio de Ganadería-Abere Zerbitzua (ABEZER). - Servicio Forestal y de Conservación de la Naturaleza-Baso eta Izadi Zaintzaren Zerbitzua (BAIZER). 1.2. Zerbitzuena. Nekazal-Zerbitzua (NEZER). Artezkariaren menpeko izanik, Nekazal-Zerbitzua, Lurralde bakoitzean, Lurralde-Buruzagitza bat osatuz antolatzen da, Alor hauek hartzen dituela : - Mekanizatze-Alorra. - Ekoizpideen Zaingorako Alorra. - Abelazkuntza-Zerbitzua (ABEZER). Artezkariaren menpeko izanik, Lurralde bakoitzean, Lurralde-Buruzagitza bat egituratuz antolatzen da Abelazkuntza-Zerbitzua, Alor hauek hartzen dituela: - Abere-Ekoizpenerako Alorra. - - Abere-Osasunketarako Alorra. Baso eta Izadi zaintzaren Zerbitzua (BAIZER). Artezkariaren menpeko izanik, Lurralde-Buruzagitza bat egituratuz antolatzen da Abelazkuntza-Zerbitzua Lurralde bakoitzean, Alor hauek hartzen dituela: - Eskualde-alorrak. - Ehizarako eta Arrantzurako Alorra. - 2. EGITEKOAK: 2.1. Lurralde-Buruzagiei buruz. Doakien eremuan, Zerbitzuaren ekintza-egitamuketa, egiterapena eta zaingoa dagokie Lurralde-Buruzagiei, egitarau bereziak egipideratzearen bidez, sailak jarritako helburuak lortzeko. Hau da egiteko horien zehaztapena: a) Zerbitzuaren menpeko diren ekintzetan, horren ordezkotza egitea. b) Zerbitzuaren eta horri atxikita dagoen lanarigoaren ihardutze-maila eta Alor berezien iharduera egitamutu, arteztu, artatu eta elkarkidekatu. c) Zerbitzuaren iharduerari, egoerari eta beharrizenei buruzko argipideketak gertatzea. d) Zerbitzuari izendatutako gaiak araupetze-arauekin bat etorriz, zigor-zehaztapidetzak hasieraztea, bideratzea eta erabakitzea. e) Lege-erapidetzak eskura diezazkienak edo nagusiek Ieporatutako gainontzekoak. Horietaz gainera, BAIZER/SEFOCONA-ko Lurralde-Buruzagiei honelako hauek dagozkie: a) Erremate bidez inorentzakotutako ustiaketak akuratzea, Artezkaritzan zehaztutako zenbatekoraino. b) Herri-zuduzkotasunezko mendietan, jabetzazko eta zorpezko zehaztapidetzak erabakitzea, mugaketei eta mugarriketei dagokienetan ezik. c) Ehizerako eta arrantzurako eremu-mugatuen onarpena. 2.2. Zerbitzuez. Nekazaritza-Zerbitzua (NEZER). Nekazaritza-Zerbitzuari nekazaritza-ekoizpen eta babes-alorretan emandako egitekoak, horren agintepideak taiutzen ditu bi alderdi hauetan: a) Ekoizpen-eskuarteen kopurua eta ontasun-maila antolatzea, hobetzea eta horren arta egitea. b) Badezpadako babesa, lur-emarien babesa eta ekoizpenen ontasun-mailaren arta. Egiteko hauek, Alorka, honela zehazten dira: - Lanabes-Alorra. 1. Nekazaritza-lanabesaren Erroldeak eta Agiritegiak gertatzea eta iraunaraztea. 2. Nekazaritza-lanabesarekin zerikusia euki eta erroldetzeekin, matrikulatzeekin, eskuraketekin, laguntzekin eta abarrekin lotutako zehaztapidetzak bideratzea eta erabakitzea. 3. Nekazaritza-lanabesezko Lurralde-biltegiaren arauzko eta aukerazko teknika-ikuskaritza. 4. Nekazaritza-lanabesen eta tresnariaren ontasun-mailaren arta. - Ekoizpen-Eskuarteen Artarako Alorra. 1. Fabrikatzaileen, biltegi-jabeen eta onuragarri eta kideko ekoizpen-saltzaileen Erroldeak gertatzea eta iraunaraztea (Jabeen eta tegien erroldea). 2. Hazi eta mintegi-merkataldegien Erroldeak egitea eta gordetzea. 3. Lantegien, ongarri-biltegien eta hazi-saltokien teknika-ikusketa, erakusgarri-bilketa egingo delarik. 4. Lehengaien ontasun-mailari dagozkion zigortzezko zehaztapidetzei hasera ematea eta bideak eginaraztea. 5. Nekazaritza-lurren, teknikabideen eta ekoizpideen zaingoa, erabilitako ekoizpide berezien haztapenak egingo direlarik. 6. Soro eta uzten zaingoa, landareentzako kaltegileei antz emateko eta horien eraginpeko eremuak mugatzeko. 7. Landare-babeserako ekintzaldien egitamuketa, antolaketa eta egiterapena. , 8. Landare-osasunketarako ekintzaldien antolaketa, artezketa eta egiterapena. 9. Landareentzako kaltegile guztiei aurrea hartzezko ekintza eta horien aurka jotzea. 10. Landare-osasunketarako gai eta tresneria-ekoizleen eta banatzaileen Erroldeak egitea eta gordetzea. 11. Landare-ekoizkiei dagozkien tegientzat eta garraiabideentzat landare-osasunketarako betebeharreko neurriak hartzea. 12. Landaredien, landaretegien eta ustiaketen, haziak eta muntegiko landareen ekoizketa barne, osasundetari buruzko aholkuzko edo betebeharrezko mugak jartzea. 13. Eskualde-zerbitzuen gaietako ekintzen erakidetasuna, eta bai ematen zaizkion beste egiteko guztiak ere. Abere-Zerbitzua (ABEZER). Abere-Zerbitzuari, abereen hazkuntzaren eta osasunketaren bere bi ataletan, ematen zaizkion egitekoek mugatuko dizkiote bere agintepideak honako zati hauetan: a) Ekoizpideen hobekuntza eta zaingoa. b) Abeltzantza aurreratu bat lortzeko asmotan, abereen gaitzei aurrea hartzea eta abere-sailaren osasunketa. Egireko hauek Alor bakoitzari buruz honela zehazten dira: - Abere-Hazkuntzaren Alorra: 1. Jenetika-gaiaren ontasun-mailaren zaingoa. 2. Ugalkuntzarako teknikarien zerbitzuak jarri eta ikuskatzea. 3. Ekoizpenen, belaunaldien erroldeen eta jenetika-hobekuntzaren zerbitzuen Ikuskaritza. 4. Abere-ekoizpenean erabilitako baliapideen ontasun-mailaren suztapen eta zaingoa. 5. Abere-ekoizpenaren gaietan teknika-aholkapena. 6. Ustiaketa-modu ezberdinen errolderatze eta zaingoa. 7. Abere-ekoizpenen ontasun-maila suztatzea. 8. Abre-ekoizketaren gaietan legeak betetzearen bermea. - Abere-Osasunketaren Alorra: 1. Abere-ustiaketen erroldetegia. 2. Zoonosis eta epizootien zaingoa. 3. Animalia-osasunketarako gauzen ekoizpena errolderatu eta zaintzea eta beroiei atxikirik dauden industrien osasun-erkaketa. 4. Ikerketa-zerbitzuekin lankidetasunean, animalia-osasunketa gaietan teknika-aholkapena. 5. Animalia-osasunketaren gaietan legeak betetzearen bermea. 6. Abere-sailaren osasunketa-mailen balio-neurketa. 7. Animalia-osasunketaren gaietan ekintzen egitarauketa. Basoen eta Izadi-Babesaren Zerbitzua (BAIZER). Zerbitzu horri emandako zerbitzuak, mendia ekoizpenaren, babespenarren eta jolasaren ikuspegi hirukoitz batean suztatu eta gordetzeari darizkienak dira, halaber berezko izadi-erapidetza babestea ere, guzti horiei eskatzen zaizkien onurabide ugariak kalterik gabe sor ditzaten. Hori horrela, egiteko hauek dagozkio: a) Berriztagarri diren izadi-ogasunak, aztertu eta errolderatu,·eta bai, bere erabilpen hobeagoari buruzko saloak ere. b) Autonomia-Arduralaritzaren jabegopeko mendietan eta batzupekoetan edo akuratutakoetan oihan-sailak sortu, iraunarazi hobetu eta horien ardura izan c) Herri-Zuduzkoaren Zerrendan sartuta dauden mendien arduralaritza eta eraentza, eta bai mendi babesemaleak zaindu ere. d) Nekazari-lurrak eta baso-lurrak iraunaraztea eta hobetzea. e) Basoko suketen aurkako babesa. f) Izadi-gunean, biolojia-orekaren iraunarazpena eta berjartzea. g) Parajea babestea eta berezko hespilen arduralaritza. h) Ehiziaren eta itsasoz besteko arraien aberastasunak babestea, iraunaraztea, suztatzea eta baliapen orekatua izatea. i) Beren zernolako biogeografiakoak direla eta, berezko izadi-erapidetzari eustean eragina duten lurretan norbanako jabetzapeko sailak birlandatzea eta zaintzea. j) Norbanako-jabetzapeko mendien ustiaketa zaintzea. k) Abere-bideen arduralaritza. l) Autonomia-Arduralaritzak diruz lagundutako egitasmo eta ekintzen teknika-argibidea. - Eskualde-Alorrak. Eskualdeko Alorra Zerbitzuaren lurralde-zatiketa bat da eremu horretan bere ekintzak burutzeko. Alorren zenbatekoa baso-sail ezberdinen heinak eskatzen duenari atxikiko zaio, halaber baso moeta ezberdinei. Alor bakoitzeko arduradunari zera dagokio: a) Eremu bakoitzeko Zerbitzuaren ekintza-egitasmoak eratzea. b) Alorrari atxikitako lanarigoak burutu beharreko lanen egitarauketa. c) Hespil eta berezko aldeak zaindu eta iraun-araztea. d) Eremu-mailan Sailak egindako hitzarmenak bete. e) Bertako berezko giroa babestera bideratutako lan guztiak arteztu eta egiteratu. f) Basoen ustiaketen erroldetegiei eraentzapideak egin eta norbanako-jabetzapeko mendietako landaketen eta ustiaketen zaingoa. - Ehiza eta Arrantzuaren Alorra. Ehizezko eta arrainezko ondasunak babestea, iraunaraztea eta sustatzea Alor honi dagozkio: a) Ehiza eta Arrantzu Legeak hausteagatikako zigortze-zehaztapidetzari argipideak ematea, eta bai gebeneremutarako saloak egitea ere. b) Ehiza eta arrain berriak sartzeko egitamuen saloak egitea. c) Babestutako animalia-moetak jaso eta birgaitzea. d) Ehiza eta Arrantzua zaintzeko lanarigoaren erakidetasuna. 3. LANARIGOA: Nekazaritza-eskuarteen Antolaketarako Artezkaritzari atxikitako lanarigoa, 3. eraskinean ematen da.II.3. Arrantzu-Eskuarteen Antolaketarako Artezkaritza 4 Atala 1. EGITURA: Artezkaritza honako Alor hauetan egituratzen da: a)Arrantzu-Ikuskaritzarako Alorra. b) Arrantzu-Antolaketarako Alorra. 2. EGITEKOAK: 2.1. Alor-Buruzagiez Artezkarien agintepean, dagokien esparruan Alorreko ekintzen egitamuketa, egiteraketa eta zaingoa dagozkie, egitarau ezberdinak osabideratuz Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak finkatutako xedeak lor ditzaten. Egiteko horiek honela zehazten dira: a) Zerbitzuaren ordezkotza eramatea bere agintepideko ekintzetan. b) Alorraren ekintzak eta bere ekintzaren maila ezberdinak, halaber berari atxikitako lanarigoerenak, egitamutzea, horien ardura eta arta eramatea eta antolapidetzea. c) Alorraren ihardun, egoera eta beharrei burzko argibide-txostena lantzea. d) Legeek eman edo agintariek ezar diezazkieketen besteak. 2.2. Alorrez Arrantzu-Ikusketarako Alorra. Zera dagokio: a) Lur-barruko uretako arrantzuaren eta maskulu eta arrain hazkuntzaren iharduna araupetzen dituzten arauak eta gai horretan baimenak eta ustiaketa-baimenak emateko finkatutako aginduak erabat betetzea egiaztatzea. b) Itsasoko ez besteko arrantzu, maskulu eta arrain-hazkuntzako isilpeko lanen berri jasotzea, horiek-baimena edo ustiaketarako baimena behar izan dezatenean. c) Bere ihardunean sumatutako zuduzko Ekintzei buruzko agiriak egitea eta beharrezko zigor-zehaztapidetzei bideak eginaraztea, Artezkariari ebazpen-txostenak eta saloak bidaliz, Iehen mailan honek erabakia emango diela. - Arrantzu-Antolaketarako Alorra. Honako hauek dagozkio: a) Arrantzuntziak egiteko baimen, baimenak banatze, arrantzu-alorrekoei laguntzak emate, maskulu eta arrain-hazkuntzarako baimen eta ustiaketa-baimen eta, orohar, harrapaketa-lanei buruzko zehaztapidetzetan, ebazpen-saloei bideak eginaraztea, horiei buruzko berriak ematea eta ebazpen saloak egitea. b) Arrantzu-alorreko antolaketari buruzko araupide-saloak lantzea. c ) Arrantzuntzi-sailaren teknikabideen hobekuntza, horiek konpontze eta eraIdatze, arrain-lekuak arakatze eta arrantzu-alorrarentzako gainontzeko laguntzabide eta dirulaguntzei buruzko ekintza-egitamuekiko saloak egitea, horiek burutzea eta horien arta eramatea. 3. LANARIGOA: Arrantzu-Eskuarteen Antolaketarako Artezkaritzari atxikitako Ianarigoa, 4.eraskinean zerrendatzen da.II.4. Nekazaritza-Egitura eta Dirubideetarako Artezkaritza 5 Atala l. EGITURA: Nekazaritza-Suztapenerako Zerbitzua osatuz eratzen da Artezkaritza hau (BULTZER); Lurralde-bakoitzean, Artezkariaren agintepean, Buruzagitza bat osatuz antolatzen dela eta honako Alor hauek dituela: a) Landalurren Azpiegitura-Alorra. b) b) Ustiategien Egitura-Alorra. 2. EGITEKOAK: 2.1. Lurralde-Buruzagiarenak Zerbitzuaren ekintzen egitamuketa, horiek burutzea eta horien arta eramatea dagokie Lurralde-Buruzagiei beren aginte-eremu barruan, egitasmo ezberdinak egiteratuz, Sailak ezarritako helburuak lortu ahal izateko. Egiteko hauek, honela zehazten dira: a) Zerbitzuaren agintepeko diren ekintzetan, bere ordezkotza egitea. b) Alor ezberdinen, Zerbitzuaren ekintza-mailen eta honi atxikitako lanarigoaren ihardunak egitamutzea, horien ardura eta arta eramatea eta horiek antolakidetzea. c) Zerbitzuaren ihardun, egoera eta beharrei buruzko argibide-txostenak lantzea. d) Legeek eman eta agintariek ezar diezazkoketen besteak. 2.2 Zerbitzuarenak Nekazaritza-Suztapenerako Zerbitzuari, honako hauek dagozkio: Landalurrekiko azpiegitura egoki bat sortaraztea, ekoizpideak eta nekazarien bizimoduaren ontasun-maila suztatzea eta hobetzea, eta hori alorreko birregituraketa-egitamuen bidez, landalur aldea hobetzeko ustiaketen emankortasuna gehitzeko teknikabide berriak sartuz. Egiteko hauek, honela zehazten dira: - Landalurren Azpiegitura-Alorra. a) Landalurretako azpiegitura, lurzatiak biltzea eta nekazaritzarako lurren eta uren antolaketari buruzko egitamuekiko saloak egitea, horiek burutzea eta horien zaingoa eramatea. b) Landalurraren antolaketarako erizpideei buruzko saloak egitea eta, hala badagokio, arloari buruzko egitamuak burutzea. - Ustiapenen Egitura-Alorra: a) Ustiategien edo nekazaritza-alorren egitura, ekoizpideak eta birregituraketa hobetoeko egitamuei buruzko egitea, horiek burutzea eta horien arta eramatea. b) Lurren emankortasuna eta landalur-aldeko bizimoduaren ontasun-maila hobetzeko teknikabide berrien suztapen-egitamuei buruzko saloak egitea, horiek burutzea eta horien arta eramatea, eta bai uztiatzaileei teknika eta ekonomiari buruzko aholkuak ematea ere. 3 LANARIGOA: Nekaritza-Egitura eta Dirubideetarako Artezkaritzari atxikitako lanarigoaren zerrenda, 5.eraskinean ematen da.II.5 Industria, Nekazaritza-Arrantzuaren Merkataritzabideratze-Artezkaritza 6. Atala 1. EGITURA: Industria, Nekazaritza-Arrantzuaren Merkataritzabideratze-Zerbitzu gisa antolatzen da Artezkariaren agintepean, honako Alor hauek dituela: a) Nekazaritza-Industrien Alorra. b) Nekazaritzaren Merkataritzabideratze-Alorra. c) Arrantzu-Industrien Alorra. d) Arrantzuaren Merkataritzabideratze-Alorra. 2. EGITEKOAK: 2. 1 Zerbitzu- Buruzagiarenak Industria eta Nekazaritza-Arrantzuaren Merkataritzabideratze-Buruzagiari, honako hauek dagozkio: Zerbitzuaren ekintzak egitamutzea, burutzea eta horien arta eramatea, egitasmo ezberdinak osabideratuz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak ezarritako helburuak lortu ahal izateko. Egiteko hauek, honela zehazten dira: a) Zerbitzuaren agintepeko diren ekintzetan, bere ordezkotzat egitea. b) Alor ezberdinen, Zerbitzuaren ekintza-mailen eta honi atxikitako lanarigoaren ihardunak egitamutzea, horien ardura eta arta eramatea eta horiek antolakidetzea. c) Zerbitzuaren ihardun, egoera eta beharrei buruzko argibide-txostenak lantzea. d) Legeek eman eta agintariek ezar diezazkioketen besteak. 2.2 Zerbitzuarenak - Nekazaritza-Industrien Alorra. Honako hauek dagozkio: a) Nekazaritza-Industrien suztapen, egon dauden industrien aldaketa eta gaizki dabiltzan enpresa eta enpresa-sailen birmoldaketa-egitasmoei buruzko saloak egitea, horiek osabideratzea eta horien zaingoa eramatea. b) Nekazaritza-Industriak errolderatzea eta horien ardura eramatea. - Nekazaritzaren Merkataritzabideratze-Alorra. Honako hauek dagozkio: a) Nekazaritzatiko ekoizkien tokian-tokiko feriak eta azokak antolatzea. b) Nekazaritzatiko ekoizkien araubide, sailkaketa eta tokian-tokiko izenei buruzko egitamu eta egitasmoekiko saloak egitea, horiek osabideratzea eta horien zaingoa eramatea. c) Nekazaritza-Enpresarien Elkarteak suztazea, horien zermugapen eta errolderaketei bideak eginaraztea eta horiek ikuskatzea. d) Lehengai eta landutako ekoizkien ontasun-maila ikuskatzea. e) Nekazaritzatiko ekoizkien egaripena suztatzeari buruzko saloak egitea, burutzea eta horien arta eramatea. f) Alorrak bereak dituen arloak araupetzen dituzten arauen ariora, nekazaritzatiko elikadura-ekoizkietan egiten diren iruzurrei buruzko zehaztapidetzei hasera ematea, bideak eginaraztea eta horiek ebaztea. - Arrantzu-Industrien Alorra. Honako hauek dagozkio: a) Nekazaritza-Industrien suztapen, egon dauden industrien aldaketa era gaizki dabiltzan enpresa eta enpresa-sailen birmoldaketa-egitasmoei buruzko saloak egitea, horiek osabideratzea eta horien zaingoa eramatea. b) Arrantzu-Industriak errolderatzea eta horien arta eramatea. - Arrantza Merkataritzabideratze-Alorra. Honako hauek degozkio: a) Arrantzutikako ekoizkien tokian-tokiko azokak antolatzea. b) Arrantzutikako ekoizkien egaripena suztatzeari buruzko egitasmoekiko saloak egitea, horiek burutzea eta horien arta eramatea. c) Lehengai eta landutako ekoizkien ontasun-maila ikuskatzea. d) Alorrak bereak dituen arloak araupetzen dituzten arauen ariora, arrantzutikako ekoizkietan egiten diren iruzurrei buruzko zehaztapidetzei hasera ematea, bideak eginaraztea eta horiek ebaztea. 3. LANARIGOA: Nekazaritza-Arrantzuko Industria eta Merkatalbide·-Artezkaritzari atxikitako lanariak 6garren Eraskinean adierazten dira. 11.6 Nekazaritza eta Arrantzuko Ikerketa eta Hezkuntza-Artezkaritza 7 Atala 1. EGITURA: 1.1 Artezkaritzak Nekazaritza eta Arrantzuko Ikerketa eta Hezkunta-Artezkaritzak honako egitura hau izango du: - Nekazaritza eta Itsas-Ikerketarako Zerbitzua (IKERZER). - Nekazaritza eta Itsas-Arrantzuko Zerbitzua (IKASER). 1.2.Zerbitzuez a) Nekazaritza eta Itsas-Ikerketarako Zerbitzuak honako Egitura hau izango du: - Patataren Hobekuntzarako Aztertegia. - Derioko Saioketategia. - Fraisoroko Azterketa-Tegia. - Itsas-Ikerketarako Zerbitzua. b) Nekazaritza eta Itsas-Arrantzuko Hezkuntzarako Zerbitzuak honako egitura hau izango du: - Arabako Nekazaritza-Hezkuntzako Lurralde-Burugoa. Honen menpe Arkauteko Nekazaritza-Eskola dagoela. - Guipuzkoako Nekazaritza-Hezkuntzako Lurralde-Burugoa. Honen menpe Fraisoroko Nekazaritza-Eskola dagoela. - Bizkaiko Nekazaritza-Hezkuntzako Lurralde-Burugoa. Honen menpe Derioko Nekazaritza-Eskola dagoela. - Pasaiako Itsas eta Arrantzu-Teknika Askotariko Institutoa. 2. EGITEKOAK: 2.1. Zerbitzuko Buru eta Nekazaritza-Hezkuntzako Lurraldeburuez. Bakoitzari dagokion Lurraldean eta egitarau ezberdinak egiteratuz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak finkatutako helburuak lortzeko Zerbitzuaren ekintzak antolatu, egiteratu eta zaitzea dagozkie. Esandako egitekoak honako hauek izango dira: a) Beren agintepeko ekintzapideetan Zerbitzua ordezkatzea. b) Zerbitzuaren iharduna eta horri atxikitako lanariena antolatu, aztertu, zaindu eta antolakidetzea. c) Zerbitzuaren ihardun, egoera eta beharrei buruzko erizpen-txostenak egitea. d) Legeek nahiz berorien aginte-mailaz goragokoek eman diezazkieten gainontzeko guztiak. 2.2. Zerbitzuez a) Nekazaritza eta Itsas-Ikerketarako Zerbitzua. Honako egiteko hauek dagozkio. - Nekatzaritza-Arrantzuko Ikerketarako egitamu eta egitasmoatearako saloa egitea eta horiek egiteratu, antolakidetu eta zaintzea. - Zerbitzuari atxikitako Tegiak aztertu, antolakidetu eta zaintzea. - Landare eta abereen gaitzen igartetarako teknika aldetikako laguntza. - Ikerketarientzako hezkuntza eta birgaikuntza. b) Nekazaritza eta Itsas-Arrantzuko Hezkuntzarako Zerbitzua. Honako egiteko ahuek dagozkio. - Nekazaritza-ustiaketetako baimendunentzako teknikazko zabalkundea teknika aldetikako gaikuntza. - Nekazaritza eta Arrantzu alorretarako teknika eta lanbidezko zabalkundeari buruzko argitalpenak. - Nekazaritza eta Itsas-Arrantzuko Irakaskuntzari buruzko egitamuak ikerketa-egitarauak eta irakaspide aldetikako norabideetarako saloa egitea eta horiek egiteratu, zaindu eta antolakidetzea. - Zerbitzuari atxikitako tegiak aztertu, antolakidetu eta zaintzea. - Euskal Herriko nekazaritza eta itsas-arrantxuko Hezkuntzarako Tegiak errolderatzea. - Euskal Herriko nekazaritza eta itsas-arrantzuko tegien ikasliburuak eta gainontzeko irakaskuntza-gaiak onartzea. - Nekazaritza eta itsas-arrantzuko hezkuntza-alorrean ikastegietarako laguntza eta dirulaguntza-egitamu eta sarietarako saloa egitea eta horiek egiteratu, zaindu eta antolakidetzea. 3. LANARIGOA: Nekazaritza-Arrantzuko Ikerketa eta Hezkuntzarako Artezkaritzari atxikitako lanariak 7garren eraskinean adierazten dira. ERABAKI GEHIGARRIA Orain dauden tokitik alda daitezen Ianariak toki berrian benetan sartzea, Agindu honen bidez atxiki dakien Artezkaritzaren erabakiz egingo da. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Urriak hemeretzi. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.