zumalakar
iz. Karraskilaren familiako zuhaitza, zur bigunekoa (Frangula alnus), 3-7 m luzea. Enbor adartsu samarra eta adaburu zabala du. Adar-txikien puntetan izaten ditu hostoak, loreak eta fruituak. Zumarraren antzeko hostoa du, gainetik berde iluna eta azpitik berde argia; eta fruitua, kolorez beltza, itxuraz gerezi txiki baten antzekoa. Oso zabaldua dago Europan, Asiako sartaldean eta Afrikako iparraldean.