Zumarraga, Fray Juan de
Bizkaitar frantziskotarra, Mexikoko lehen apezpikua eta artzapezpikua (Durango, 1475 - Mexiko, 1548). Frantziskotarren ordenan sartu zen gazte zenean eta 1527. urtean Espainia Berriko,gaur egungo Mexikoko, lehen apezpiku izendatu zuten. Erasmoren eta Thomas Moreren jarraitzaile izanik, indiarrak kristau bihurtzeko bide berriak bilatu zituen. 1533. urtean Valladoliden apezpiku egin ondoren, Mexikora itzuli zen esklabotasuna indargabetzen zuen 1530. urteko zedula betearazteko, eta Antonio de Mendoza errege-ordearen laguntza izan zuen. Indiarren alde izan zuen jarreragatik egin zen ezagun; haien sakabanaketa saihesten saiatu zen, hezkuntza eta eskolak bultzatu zituen, eta orobat kolonizazioa eta laborantza. Obra nagusiak: Doctrina breve (1543-1544, Dotrina laburra) eta Regla cristiana (1547, Kristau arauak). Zumarragaren euskarazko karta bat gorde da, 1537an bere arrebari idatzia.
- zumalakar
- Zumalakarregi Imaz, Migel Antonio
- Zumalakarregi Imaz, Tomas
- zumar
- zumardi
- Zumarraga, Fray Juan de
- Zumarraga
- Zumarrestra
- zumartxuri
- zume
- Zumeltzu