Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zumalabe Mendiburu, Juan Agustin

Gipuzkoar olerkaria eta itzultzailea (Donostia, 1914). Donostiako akademia bateko irakaslea zen eta Bernardo Estornesen gaztelerazko obra bat euskaratu zuen Sabin Euskalduna izenburupean (1935). Urte berean euskaratu zuen Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan obra baina 1936. urtean itzulpena desagertu egin zen Eusko Ikaskuntza Elkarteko bulegotik. Harena da, halaber, Joku ta kirolak obra (1935).