Zumalabe, Joxemi
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1950 - Donostia, 1993). Arkitektura ikasketak egin zituen Bartzelonan. 1969an, Makina izeneko antzerkilana argitaratu zuen. 1979an Zeruko Argia aldizkarian hasi zen idazten. Argia aldizkariko kide zelarik, EKBren sortzaileetariko bat izan zen eta bertako lehendakariorde izatera iritsi zen. Euskaldunon Egunkaria sortzeko talde eragilean ibili zen, eta, sortu eta gero, bertako Administrazio kontseiluko kontseilari izan zen bi urtez. Euskaltzain urgazlea zen.