York etxea
Ingalaterrako errege etxea. 1385ean Edmundo Langley-koak sortua. Haren biloba Rikardo, Yorkeko dukea, Lancaster-eko Henrike II.a erregearen aurka matxinatu zelarik, Bi Arrosen Gerra piztu zen. York etxeko erregeak Eduardo IV.a, Eduardo V.a eta Rikardo III.a izan ziren. York eta Lancaster etxeak 1486an batu ziren, Lancaster-eko Henrike VII.a Elisabet, Eduardo IV.aren alabarekin ezkontzearekin.