Yazdagard
edo Yezdegerd. Irango sasanien dinastiako hiru agintariren izena. v Yazdagard I.a. Sapor III.aren semea, sasanien inperioko agintaria 399-420 bitartean (420an hila). Nobleen eta erlijiosoen gaineko aginpidea gorde zuen. Kristauak eta juduak onartu zituen eta Bizantzioko inperioarekin harreman onak izan zituen. v Yazdagard II.a. Bahram V.aren ondorengoa, sansandarren erregea 438-457 bitartean (457an hila). Hasieran ez zien esetsi kristauei baina gerogoago mazdakismora bihurtzera behartu zituen juduak eta kristauak. Erresuma zabaltzeko ahaleginak egin zituen baina Bizantziorekin borrokatu behar izan zuen eta armeniarren matxinada bati aurre egin behar izan zion 451. urtean. v Yazdagard III.a. Sahryar-en semea eta Khosro II.aren iloba, sasandarren erregea 632-651 bitartean (617 - 651, Merv-etik hurbil). Bere agintaldian arazo ugari izan zituen arabiarren erasoak zirela eta. Arabiarrek Persiahartu zuten, eta Yazdagerd-ek inoren laguntzarik lortu ez zuela, sasandarren erresumaren gainbehera hasi zen; azkenik, Merv-en babestu zen Yazdagard, baina arabiarrek harrapatu eta hil zuten.