Yasuda, Fusako
Japoniar margolaria (Tsuyama, 1952). Arte Ederretako ikasketak egin zituen Okayamako Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala oso azkarra eta arrakastatsua izan da. Lehen erakusketa Tokion egin zuen 1980an, eta bi urte geroago, Europan zehar ibili ondoren, Bartzelonan bizitzen geratzea erabaki zuen. Bere margolanetan, Japoniar tradizioari erantsita, abstrakziorako zantzuak nabari daitezke, kolore biziz eta lehen pintzelkadaren indarraz hornituak. Japonian ez ezik, Europa osoan eta batez ere Espainian, banakako erakusketa ugari egin ditu. Bere lanak Tokioko Ex-Libris Association Museoan, Kurashikiko Ohara Arteetako Museoan eta Palmako Arte Garaikideko Museoan daude ikusgai. Bestalde, litografiak ere sortu ditu, Pere Gimferrer eta Joan Brossa poeten lanetarako.
- yarendar
- Yárnoz
- Yaroslav Ia
- Yaroslavl
- Yashin, Lev Ivanovitx
- Yasuda, Fusako
- Yates, Peter
- Yaunde
- Yazd
- Yazdagard
- Yazid Ia