Yazid Ia
Omeiarren bigarren kalifa (Arabia, 644 - Damasko, 683). Husayn, Aliren semea, buruzagi zuen matxinada bat menderatu zuen. Hussayn Karbalako guduan hil zelarik (680) hura martiritzat hartua izan zen, eta haren ondoren sortu zen islamaren zatiketa handiena, xiiten (Aliren jarraitzaileen) eta sunnien (gehiengoaren) artean. Gazte zelarik, Muawiyah haren aitak Konstantinopla konkistatzera bidalitako gudarostearen buruzagi izan zen. Geroxeago kalifa bihurtu zen, baina aitak menderaturik zeuzkan gehienek matxinatu zitzaizkion. Administrazioa arautzen ahalegindu zen, eta finantza sistema aldatu zuen. Damasko inguruko ureztatze sistema berritu zuen.