Yashin, Lev Ivanovitx
Errusiar futbolaria (Mosku, 1922 – Mosku, 1990). Gaztetan, izotz hockeyan ala futbolean aritzeko zalantzak izan bazituen ere, azkenean, 1951n, futbolari ekitea aukeratu zuen, eta Armada Gorriaren futbol taldean sartu zen, Moskuko Dynamon. Bertan 1972 arte jokatu zuen atezain gisa. Sobietar Batasuneko selekzioarekin 1956ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta 1960an selekzio nazionalen Europako Kopako txapeldun izan zen. Horiez gainera, 1958, 1962 eta 1966ko mundu txapelketetan finalak jokatzera iritsi zen, eta hiruretan atezainik onenaren titulua eskuratu zuen. 1954 eta 1970. urteen bitartean, munduko futbolaririk hoberentzat hartu zuten bere espezialitatean, eta Leninen Ordena izeneko saria eman zioten bere sorterrian 1960. urtean. Bizitzako azken urteetan, gaixotasun larri baten ondorioz hanka galdu eta hil zen arte, Sobiet Goreneko diputatu gonbidatua izan zen. “Pantera beltza” esan ohi zioten bere janzkeragatik.
- yarda
- yarendar
- Yárnoz
- Yaroslav Ia
- Yaroslavl
- Yashin, Lev Ivanovitx
- Yasuda, Fusako
- Yates, Peter
- Yaunde
- Yazd
- Yazdagard