Yamamoto, Isoroku
Almirante japoniarra (Nagaoka, 1884 - Salomon uharteetan, 1943). Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu zuen 1905ean. Lehen Mundu Gerraren ondoren itsas armadako arduraduna izan zen Estatu Batuetan, eta Londresen 1929 eta 1934an egin ziren batzarretan bere herrialdearen ordezkari izan zen. 1936an itsas armadako ministro orde izendatu zuten eta 1939an, berriz, itsas armada osoaren buruzagi goren. 1941ko abenduaren 7an Estatu Batuen armadari japoniarrek Pearl Harbor-en egindako erasoaren prestatzaile eta gidari izan zen. Estatu Batuen aurka Itsaso Barean izandako guduetan bera izan zen japoniarren buru; itzal handia hartu zuen, lortu zituen emaitza on ugariariengatik. Salomon uharteetako guduan hil zuen Estatu Batuen armadak, bere hegazkina lurrera botata.