Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xi

edo Hsi ibaia. Txinako hegoaldeko ibai luzeena. 1.975 km. Mendebaletik ekialderako norabidea du; Txinako hegoaldeko itsasoan isurtzen du ura, Kantongo hiritik gertu. Oso emari handia du, eta uholde izugarriak sortzen ditu montzoien garaian (9.000 m3/s-tik 60.000 m3/s-ko aldea). Ontziz ibil daiteke Wuzhouraino.