Xia
edo Hsia. K.a. XXII-XVIII. mendeetako Txinako dinastia, elezaharretan aipatzen dena. Horien arabera, Yü enperadoreak sortu zuen. Azken agintaria, Txieh, emakume eder baina gaizto batez maitemindu omen zen, eta herria matxinatu egin zen T’ang-en gidaritzapean; hala T’ang-ek Shang edo Yin, hurrengo dinastia, sortu zuen.