Xiamen
edo Amoy. Txinako hiria, izen bereko uhartean, Fujian probintzian. 260.000 biztanle (1980). Arrantza, ontzigintza eta janari industria dira ekonomia jarduera nagusiak. Europako merkatariek Txinan izan zuten lehenengo kokalekuetakoa da. Kanpoko inbertsioak eta Xiamenek Txinaz kanporako merkataritzan duen lekua asko hazi dira 1981ean Txinako gobernuak “eskualde ekonomiko berezi” izendatu zuenetik.