Xabier
Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). Javier du izen ofiziala. 1999ko datuen arabera, 130 biztanle. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Zerbitzuak eta nekazaritza (laboreak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da Xabierko gaztelua, San Frantzisko Xabierkoaren jaiolekua.