xabiroi
iz. Zool. Trakinidoen familiako zenbait itsas arrainen izena. Saburdin izenaz ere ezagutzen dira. Gorputz luzarana, alboetatik zapala eta garaia dute, eta beheko matelezurra gora itzulia. Bizkarrean bi hegal dituzte: aurrekoa, garai samarra eta arantza pozoidunekikoa; atzekoa, berriz, apala baina bular-paretik isatseraino luzatzen dena, eta sabelekoa ere oso luzea. Arrainak eta izkirak jaten dituzte batez ere. Ozeano Atlantikoko ekialdeko bazterretan eta Mediterraneoan bizi dira. v Xabiroi zuria (Trachinus draco). 25-30 cm luzea eta kolorez horia edo marroi argia dena. v Xabiroi txikia (Trachinus vipera). 15-20 cm luzea eta kolorez gris horixka dena.