Wright anaiak
Estatu Batuetako hegazkin egileak eta hegazkin pilotuak, Wilbur Wright (Millville, Indiana, 1867 - Dayton, 1912) eta Orville Wright (Dayton, 1871 - Dayton, 1948). Gaztetandik arduratu ziren hegazkingintzaz; egin zuten lehen hegazkina higikunde bertikaleko, alboko eta horizontaleko ardatzen printzipioan oinarritzen zen; ondorengo urteetako hegazkingintzan eragin handia izan zuen oinarri horrek. XX. mende hasieran zenbait hegazkin diseinatu zuten eta 1903-1905 urteetan autopropultsioan oinarritutako lehen hegalaldiak egin zituzten. 1908. urtean Estatu Batuetako gobernuak onartu egin zuen anaiek diseinaturiko hegazkina.