Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wu-hsi

edo Wuxi. Txinako ekialdeko hiria, Kiangsuko probintziaren hegoaldean, Ubide Handiaren eta Hsi-Txeng ubideen bilgunean, T’ai aintziratik hurbil. 780.000 biztanle. Nekazaritza eremuko merkataritza (arroza) eta industria (janari industria, ehungintza, zetagintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak.