Wrangel, Karl Gustav
Suediar jenerala (Skokloster, Uppsalatik hurbil, 1613 - Spieker, Rügen uhartea, 1676). 1644. urtean daniarrak garaitu zituen Fehmarn-eko itsas guduan. Turena frantses mariskalarekin bat egin zuen eta Ulm-eko bakea sinatzera behartu zuen Bavaria. Ondoren Bavaria inbaditu zuen baina Westfaliara erretiratu behar izan zuen bavariarren erasoak zirela eta. Jeneral-almirantea zela, Fionia suediarrentzat eskuratu zen garaipena lortu zuen (1658). 1660. urtean Errege Kontseiluko kide izendatu zuten eta 1664an gerrako eskolako lehendakari, baina ez zen kargua betetzeko gai izan eta 1675. urtean, Fehrbellineko gudua galdu ondoren, kargutik kendu zuten.
- Wordsworth, William
- World Wide Web
- Worms
- Wotan
- Wounded Knee
- Wrangel, Karl Gustav
- Wrangel, Pyotr Nikolaievitx
- Wrangel
- Wright anaiak
- Wroclaw
- Wuhan