Wounded Knee
Hego Dakotako Pine Ridgeko indiarrentzako esparrua. 1890. urtean Estatu Batuetako gudarosteak indiar asko hil zituen bertan. Indiarrak esparru honetara mugatu zituztenean erresistentzia pasiboari ekion zioten, eta 1890. urteko abenduaren 15ean Tatanka Yotanka buruzagi indiarra hil zuten indiarrentzako mugatutako esparruan bizitzeari uko egiteagatik. Horrek indiarrak mugatutako esparruetatik irtetea eragin zuen eta armaturik ez zegoen sioux talde bat (300 ume, zahar eta andre) hil zuten Wounded Kneed-en. 1973. urtean XX. mendeko indiarren erresistentzia ekitaldi garrantzitsuena izan zen toki berean. Otsailaren 27tik maiatzaren 8ra arte ehunka sioux-ek tokia hartu zuten eta gobernu federalari 371 itun zahar berrikusteko eskaria egin zioten. Bi pertsona hil eta hainbat zauritu izan ziren.