Wilkes, John
Ingeles politikaria eta kazetaria (Clerkonwell, Londres, 1727 - Clerkonwell, 1797). Legebiltzarreko kidea zen. 1762. urtean The North Briton egunkaria sortu zuen. Egunkari horren bidez idazki bortitzak kaleratu zituen Jurgi III.a erregearen eta haren politikaren aurka. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten baina aske geratu ondoren berriro hautatu zuten legebiltzarrerako (1768), 1774. urtean Londresko Lord nagusi izendatu zuten eta behe ganbarako kideentzat beren eztabaiden gorabeherak argitara emateko eskubidea lortu zuen. Erregearen autoritarismoaren aurkako eta ingelesen tradiziozko askatasunaren aldeko ikurtzat hartua da.