Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Widal, Fernand Isidore

Frantses fisikaria eta bakteriologoa (Dellys, Aljeria, 1862 - Paris, 1929). Parisen egin zituen ikasketak eta sendagile gisa lan egin zuen. Ikerketa bakteriologikoez arduratu zen, bereziki, eta disenteriaren baziloa aurkitu zuen Chantemesse-rekin batera. Sukar tifoideoa ere aztertu zuen eta haren diagnosia egiteko erabiliena den froga, eriaren serumari Eberth-en baziloa erantsi eta aglutininak agertzen diren aztertzean datzana, deskribatu zuen.