Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wichita

Estatu Batuetako erdialdeko hiria, Kansaseko estatuaren hego-erdialdean, Arkansas ibaiaren ertzean. 304.010 biztanle (430.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Aireportua. Burdinbide gune garrantzitsua. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (hegazkingintza, petrolio findegiak, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.