Wieland, Christoph Martin
Alemaniar poeta eta idazlea (Oberholzheim, Biberach-etik hurbil, 1733 - Weimar, Saxonia-Weimar, 1813). Apaiz protestante baten semea zen eta Suitzan eman zuen gaztaroa. Bere lehen poemetan erlijioa zuen gai nagusia: Sympathien (1755, Sinpatia). 1760. urtean Biberach-era itzuli zen eta kargu politikoak izan zituen. Frantses idazle ilustratuak eta greziar klasikoak miretsi zituen, Geschichte des Agathon (1766-1767, Agatonen historia) literatura obrak islatzen duenez. 1769. urtean Erfurt-eko unibertsitateko filosofiako irakasle egin zuten eta Argien Mendeko Despotismoaren alde agertu zen Der Goldene Spiegel (1772, Urrezko ispilua) alegian. Weimar-eko gorteko irakasle egin zuten eta Der Deutsche Merkur agerkari eraginkorra sortu zuen. Ondoren idatzi zituen Die Geschichte der Abderiten (1774-1778, Abderitarren historia) satira eta Oberon (1780) poema fantastikoen bilduma.
- Widal, Fernand Isidore
- widia
- Widmark, Richard
- Widor, Charles Marie
- Wiebe, Rudy
- Wieland, Christoph Martin
- Wien, Wilhelm
- Wieman, Carl Edwin
- Wien
- Wiene, Robert
- Wiener Neustadt