Wicksell, Knut
Suediar ekonomialaria (Stockholm, 1851 - Stocksund, 1926). Ekonomia teorikoa landu zuen batez ere. Suediako ekonomia eskolaren aitzindaria izan zen, eta eragin handia izan zuen nazioarteko ekonomialarien artean ere. Matematikako doktore zen eta fisikan lizentziatua, baina 1900 arte ez zuen irakasle gisa lan egiterik lortu, antiklerikalismoaren, emakumeen eskubideen eta armak gutxitzearen alde agertu baitzen, besteak beste. Ondasunen banaketaren teoria bat azaldu zuen, kapitalaren eta interesaren teoriarekin uztartua, eta diruaren teoriaren atizindaria izan zen. Lan nagusiak: Geldzins und Güterpreise (1898, Interesak eta salneurriak), Über Wert, Kapital und Rente (1893, Balioa, kapitala eta errenta).