Wessex
Cerdic printzeak V. mende bukaeran Ingalaterrako hegoaldean sortu zuen erresuma saxoniarra. Hiriburua Wintanceaster zuen (egungo Winchester). VI. mendean mendebalera hedatu zen baina mende horren amaieran hango ekonomiak hondoa jo zuen. VII. mendean nolabaiteko berpizkundea izan zuen eta Sussex-eko konderria menderatu zuen. IX. mende erdialdeko daniarren inbasioak (gainerako erresuma saxoniarrak menderatuak zituen jada), Wessex-eko erresumaren esku utzi zuen saxoniar erresumaren defentsaren ardura nagusia. Alfredo Handiaren (871-899), Eduardo Zaharraren (899-924) eta Ethelstan-en (924-939) garaian izan zituen Wessex-eko erresumak bere unerik oparoenak.