Wesker, Arnold
Ingeles antzerkigilea (Londres, 1932). Judu familia batean hazi eta hezia. Ikasketak amaituta iturgin eta gozogile gisa lan egin zuen, besteak beste. Azken lanbide hori bere lehen antzerki lanerako inspirazio iturri izan zen, Sukaldea, 1957an idatzia eta 1960ean ekoiztua. Ordurako arrakasta handiz jokatu zen Britainia Handian bi gerra handien artean finkatutako familia judu baten bilakaera politikoari buruzko trilogia: Oilasko salda zekalearekin (1958), Erroak (1959), Jerusalemi buruz ari naiz (1960). Gero Patata frijituak ororekin (1962) idatzi zuen, Britainia Handiko Aire Armadako gizarte egituren azterketa sakona. Beste idazle batzuekin batera Centre 42 sortu zuen (1961-1971), sindikatuek finantzatutako antzerki talde bat, kultura langileengana helarazteko asmoz. Beste zenbait lan aipagarri: Ezkontza oturuntza (1974), Kazetariak (1980), Caritas (1981), Zer gertatu zitzaion Betty Lemoni (1986).