Weser
Alemaniako erdialdeko ibaia. 440 km luze da. Fulda eta Werra ibaien bilgunean du iturburua, Münden hirian. Iparraldera egiten du eta Iparrealdeko Itsasoan isurtzen du ura. Ontziz ibil daiteke. Ubide bitartez Rhur arroarekin eta Rhin ibaiarekin lotzen da. Aller, Lesum, Geeste, Diemel, Ochtum eta Hunte dira Wesser ibaiaren adar nagusiak.