Weissenberg, Alexis
Frantses piano-jotzailea, jatorriz bulgariarra (Sofia, 1929). Pianoko ikasketak Jerusalemgo Kontserbatorioan egin zituen. Lehenengo kontzertua 1945ean eman zuen Palestinan. Hurrengo urtean New Yorkera joan zen, eta han Juilliard Musika Eskolan sartu zen. Hainbat sari irabazi ondoren, 1946an New Yorkeko Carnegie Hallen egin zuen debuta, eta George Szellen zuzendaritzapean, nazioartean ospea eman zion kontzertua eman zuen. 1950eko hamarraldiaren ondoren, hainbat kontzertu eman zituen Europa osoan Herbert von Karajanen zuzendaritzapean eta bere belaunaldiko piano-jotzaile ospetsuenetako bat bihurtu zen. Bachen lanetatik hasi eta Bartóken lanetarainoko tartea hartzen du bere errepertorioak.