Weber, Wilhelm Eduard
Alemaniar fisikaria (Wittenberg, 1804 - Göttingen, 1891). Halle, Göttingen eta Leipzig-eko unibertsitateetako irakasle izan zen. Elektrizitateari eta magnetismoari buruzko lanak egin zituen. Gaussekin batera Lurraren elektromagnetismoa aztertu zuen eta lehenengo telegrafo elektrikoa egin zuten biek. Elektrizitatearen garapenean eragin handia izan zuen, elektrizitatea neurtzeko banako absolutuen sistema eman baitzuen. Argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak ezarri zituen eta magnetismoaren teoria bat azaldu zuen, geroago Langrevinek zehaztu zuena. Haren izena darama Nazioarteko sisteman jario magnetikoa neurtzeko erabiltzen den banakoak.