Walpole, Hugh
Britainiar idazlea (Auckland, Zeelanda Berria, 1884 - Londres, 1941). Cambridgen egin zituen ikasketak. Kazetari eta kritiko gisa lan egin zuen. Idazle oparoa izan zen eta mota askotako eleberriak –ziklotan antolatuak gehienak–, biografiak eta saiakerak ondu zituen. Walpoleren ezaugarri nagusiak hitz jario bikaina eta sorkuntza ahalmena dira. Lehen eleberri nagusiak errealistak izan ziren: Mr. Perrin and Mr. Traill (1911), irakasle gisa emandako denbora laburraren testigantza; The Dark Forest (1916, Baso iluna), Lehen Mundu Gerran Gurutze Gorrian Errusian igarotako aldian (1914-19160 oinarritua. Geroago elementu fantastiko erromantikoak, eta are mistikoak ere, nagusitu ziren Walpoleren eleberrietan: The Duchess of Wrexe (1914,Wrexeko dukesa), The Cathedral (1922, Katedrala), Rogue Herries (1930).